Genetika Langileak

Ainhoa Iglesias Ara

Aurkezpena

Irakasle-profila

2010ean UPV/EHUn nire irakas jarduera hasi nuen eta gaur egun dozentzia teorikoan zein praktikoan parte hartzen dut Biologia Graduko hurrengo irakasgaietan: Genetika, nahitaezkoa; eta Ingenieritza Genetikoa eta Analisi Genetiko Molekularra, hautazkoa.

Horrez gain, Biologia Graduko eta Biokimika eta Biologia Molekularreko Graduko ikasleen amaierako lanak eta Biologia Molekularra eta Biomedikuntza Masterreko bukaerako lanak zuzentzen ditut.

Ikerketa Profila

2006an Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU) Doktore gradua lortu nuen arearen eta hezur muinaren homeostasian Erretinoblastoma/E2F bideak duen funtzioaren gaineko ikerketa lanarekin. Doktore ondorengoko ikerketa (2006-2008) Southern California unibertsitatean (EEUU) bete nuen, Metioninaren gibeleko metabolismoaren arloan, bereziki S-adenosilmetionina molekularen funtzioaren azterketan, ondoko bi ataletan: S-adenosilmetioninak gibel zirrosian hanturazko prenbentzioaren erantzunean eta kartzinoma hepatozelularraren ezegonkortasun genomikoaren prebentzioan duen eragina aztertuz.

UPV/EHUra bueltatu nintzenetik, nire ikerketa jarduna Ana Zubiagak doktoreak zuzentzen duen taldean bete dut. Talde honetan  E2F1 eta E2F2k erregulatzen dituzten  mekanismoak aztertzen aritu naiz, bereziki, area eta sistema hematopoietikoaren azterketan. Ikerketa honetarako genetikoki eraldaturiko saguak erabiltzen ditugu, diabetea, arearen endekapena eta sistema hematopoietikoan gertatzen diren ezegonkortasun genomikoak aztertuz.

Argitalpen aipagarrienak

  • Igotz Delgado, Olatz Fresnedo, Ainhoa Iglesias Ara, Yuri Rueda, Wing-Kin Syn, Ana M. Zubiaga, Begoña Ochoa. A role for transcription factor E2F2 in hepatocyte proliferation and timely liver regeneration. Am J Physiol- Gastrointest Liver Physiol, 301: 20-31 (2011)
  • Ainhoa Iglesias Ara, Olatz Zenarruzabeitia, Jon Fernández-Rueda, Ester Sánchez-Tilló, Seth J. Field, Antonio Celada, Ana M. Zubiaga. Accelerated DNA replication in E2F1- and E2F2-deficient macrophages leads to induction of the DNA damage response and p21CIP1-dependent senescence. Oncogene, 29: 5579-5590 (2010)
  • Kwang SukKo, Maria Lauda Tomasi, Ainhoa Iglesias Ara, Barbara A. French, Samuel W. French, Komal Ramani, Juan Jose Lozano, Pilsoo Oh, Lina He, Bangyan L. Stiles, Tony W. H. Li, Heping Yang, M. Luz Martínez-Chantar, José M. Mato, Shelly C. Lu. Liver-specific deletion of prohibitin 1 results in spontaneous liver injury, fibrosis, and hepatocellular carcinoma in mice. Hepatology, 52:2096-2108 (2010)
  • Maria Lauda Tomasi*, Ainhoa Iglesias Ara*, Heping Yang, Francesco Feo, Maria Rosa Pascale, M Luz Martinez-Chatar, Jose M. Mato, Shelly C. Lu. S-adenosylmethionine regulates apurinic/apirimidinic endonuclease 1 stability: implication in hepatocarcinogenesis. Gastroenterology, 136:1025-1036 (2009)
  • 
*ML Tomasi and A Iglesias Ara share first authorship.
  • Ainhoa Iglesias Ara, Meng Xia, Komal Ramani, Jose M. Mato, Shelly C. S-adenosylmethionine inhibits lipopolisaccharide-induced gene expression via modulation of histone methylation. Hepatology, 47:1655-1666 (2008).
  • Heping Yang, Ainhoa Iglesias Ara, Nathaniel Magilnick, Meng Xia, Komal Ramani, Hui Chen, Taunia D. Lee, Jose M. Mato, Shelly C. Lu. Expression pattern, regulation and functions of Methionine Adenosyltransferase 2beta splicing variants in hepatoma cells. Gastroenterology, 134:281-291 (2008)
  • Ainhoa Iglesias, Matilde Murga, Usua Laresgoiti, Anouchka Skoudy, Irantzu Bernales, Asier Fullaondo, Bernardino Moreno, Jese Lloreta, Seth J. Field, Francisco X. Real, Ana M. Zubiaga. Diabetes and exocrine pancreatic insufficiency in E2F1/E2F2 double-mutant mice. The Journal of Clinical Investigation, 113:1398-1407 (2004)