Genetika Langileak

Andone Estonba

AURKEZPENA

Irudia
  • Izena: Estonba, Andone 
  • Lanpostua: Ebaluazio positiboa Katedradun Unibertsitate Irakaslegora sartzeko, eta Sekuentziazio eta Genotipazio Zerbitzuaren (SGiker) Zientzia-aholkularia Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU).
  • Telefonoa: +34 94 601 55 17
  • e-mail: andone.estonba@ehu.es
  • Unibertsitatea/Zentrua: Zientzia eta Teknologia Fakultatea. Genetika, Antropologia Fisikoa eta Animalia Fisiologia Saila. F1.P0.7 bulegoa
  • Hizkuntza trebetasunak: Gaztelera, Ingelesa, Frantsesa eta Euskera

IRAKASKUNTZA JARDUERAK

Andone Estonba katedradunak, Genetika irakasgaia irakasten du biozientzien graduetan, eta Marine Genomic Resources irakasgaia koordinatzen du Marine Environment and Resources Erasmus Mundus MSc-n. Zuzendu ditu 10 Doktorego Tesi (2 nazioarteko, 2 euskaraz, eta aparteko sari 1), 18 MAL eta 27 GAL.

2010. urtetik, Genomic Resources euskal unibertsitate-sistemako A ikerketa-taldearen liderra da. 28 proiektu lehiakor zuzendu ditu (5 europar, 1 mugaz haraindi, 5 estatuko, 5 autonomiko), 18 ikerketa-kontratuak, eta bai analisi errepikakorren kontratu jarraituak ere. Sekuentziazio eta Genotipatu Unitateko (SGIker) aholkulari zientifikoa da.

Dibertsitate genetikoaren azterketan du interesa. Ikertzaile-historiari dagokionez, lehenik populazioen genetika aplikatu zuen hobekuntza genetiko eta kontserbazio programetan, kudeaketa jasangarriaren testuinguruan. Geroago, gaixotasunei asoziaturiko suszeptibilitate geneak identifikatzean inplikatuta egon zen. Duela gutxi, bere interesa mikrobio-komunitateetara hedatu da, bezeroarekiko duten elkarreraginean arreta jarriz.

KALITATE ADIERAZLEAK

Irakaskuntza: sei irakasle-jarduera ebaluazio positiboarekin eta bikaintasunaren Kalifikazioa Docentiaz programan, UPV/EHU

Ikerketa: h Indizea: 20. Aipuak guztira: 944 (102/urte azken 5 urteetan). Argitalpen indesatuak guztira: 70 (51 azken 10 urteetan). Argitalpen Q1 guztira: 48 (42 azken 10 urteetan). Ikerketa-seiurtekoen kopurua: 4. Patente: 2

IKERKETA JARDUERAK

2010 urteaz geroztik, Euskal Unibertsitate Sistemaren IT558 -10 Ikerketa Taldearen liderra naiz. DNAren aldakuntza aztertzea da taldearen interesa, beti biozientziaren arloan sortu daitezkeen gai praktiko desberdinei erantzuna emateko helburuarekin. Hasierako ikerketetan, erreferentzia bihurtu diren datuak sortu genituen tokiko azienden dibertsitate genetikoa, populazioen egitura genetikoa eta erlazio filogenetikoak ezarririk. Horretaz gain, DNA-erremintak garatu genituen animalien kudeaketa hobetzeko,banakako identifikazioa eta genealogia kontrola posible eginez tokiko azienden (ardi, behi, zaldi, erle, erbi, ...) kontserbazio programetan, eta bai hobekuntza genetikorako programetan ere. Honi lotuta, elikagaien trazabilitaterako DNA-erremintak garatu ditugu geroago ere. Azken urteotan, populazioen genomika ikerketa lerroa arrantzan eta akuikulturan garrantzitsuak diren espezieetara (antxoa, hegaluze, hegamotz, berdela, almejak) zabaldu dugu. Guzti horiek, espezie ez-eredu direnez, hots, genoma ezezaguna dutenez, euren ikerketarako baliabide genomikoak sortzen jardun dugu DNAren sekuentziazio masiboan murgilduta: bai SNP (Single Nucleotide Polymorphism) markatzaileak identifikaturik, zein geneen adierazpen diferentziala eta genomaren anotazioa eginik ere. Gaur egun, metagenomikako ikasketak hasi ditugu, non, bakterio komunitateen dibertsitate taxonomikoa zein funtzionala deszifratzen ari baikara gizaekintzak eragindako ekosistemetan, hala nola, Bizkaiko Nerbioi eta Urdaibai estuarioetan, zein Bizkaiko txakolinaren mahastietan. Laburbilduz, azkenengo bost urteotan (2009-2014), nazioarteko eta estatuko 20 bat ikerketa proiektu/kontraturen buru izan naiz, adituek ebaluatutako 20 artikulu publikatu ditut, 25 komunikazio aurkeztu eta 2 patente argitaratu.

www.genomic-resources.eus

Ikerketa lerroak

Espezie ez-ereduen Genomika: Genoma ezezaguna dutenez espezie hauek, baliabide genomikoak sortzen ihardun dugu, euren inguruan burututako ondorengo ikasketa genetikoek garapen optimoa izan dezaten.

DNAren sekuentziazio masiboan (NGS) murgilduta ondoko ikerketa lerroetan aritzen gara gaur egun:

  1. Populazioen Genomikako ikerketetan jardun dugu tokiko azienden zein arrainentzako ekarpenak eginik bai dibertsitate genetikoaren kontserbaziorako eta kudeaketa iraunkorrerako, zein elikagaien trazabilitaterako.
  2. Sasi-ardi eta Latxa ardi azienden genoma bere osotasunean arakatzen ari gara hautespen-sinadura genomikoak detektatzeko eta karakterizatzeko.
  3. Akuikulturan garrantzitsua den txirlaren hazkuntza aztertzen ari gara geneen adierazpen diferentziala aplikatuz (RNASeq).
  4. Metagenomikako ikasketak hasi ditugu, non, bakterio komunitateen dibertsitate taxonomikoa zein funtzionala deszifratzen ari baikara gizaekintzak eragindako ekosistemetan, hala nola, Bizkaiko Nerbioi eta Urdaibai estuarioetan, zein Bizkaiko txakolinaren mahastietan.

Momentuko proiektuak

  • P4 Proiektu izenburua: Sustainable Management of Resilient Bee Populations (SMARTBEES)
    Erakunde finantzatzailea:  European Commission-Research Executive Agency. Collaborative Project ‐large‐scale integrating project targeted to SMEs (FP7-KBBE-2013) 
    Partehartzaileak: UPV/EHU, LIB-B, ANSES, ARU, AUA, CT, FERA, GenSK, ICDA, IO, LLH,NBA,SLU, UABD, UNINA, UNIUD 
    Epea: Negoziaketa fasea
    Proiektu koordinatzailea: KasparBienefeld (LIB-B) 
    Proiektu burua UPV/EHU-n: : Andone Estonba (UPV/EHU)
  • P3 Proiektu izenburua: Determinación de la estructura poblacional y estudio del efecto de la selección en el ovino autóctono de la región pirenaica occidental (US13/29)
    Erakunde finantzatzailea: Universidad del País Vasco (UPV/EHU) and Conservatoire des Racesd'Aquitaine (Francia)
    Partehartzaileak: UPV/EHU, Conservatoire des Racesd'Aquitaineand eta Instituto Navarro de Tecnologías e Infraestructuras Agroalimentarias Epea: Uzt. 2013-Uzt. 2015
    Proiektu burua: Andone Estonba (UPV/EHU))
  • P2 Proiektu izenburua: Genes and Proteins for Autoimmunity Diagnostics (GAPAID).
    Erakunde finantzatzailea: EuropeanCommission-Research Executive Agency (FP7-SME-2012-1).
    Partehartzaileak: UPV/EHU, Progenika, Toscana Biomarkers, Diagnosticum, Universitá di Pisa, Universitá di Firenze, Omnilab Iberia, EötvösLoránd Tudományegyetem, Pécsi Tudományegyetem
    Epea: Ira. 2012-Abu. 2014
    Proiektu koordinatzailea: Claudia Alcaro (Toscana Biomarkers)
    Proiektu burua UPV/EHU-n: : Andone Estonba (UPV/EHU)
  • P1 Proiektu izenburua: Grupo de Investigación del Sistema Universitario Vasco. "Análisis genómicos de la variación del ADN" (GIC10/58)
    Erakunde finantzatzailea: Eusko Jaurlaritza (GV/EJ)
    Partehartzaileak: UPV/EHU
    Epea: Urt. 2010-Abe. 2015
    Proiektu burua: Andone Estonba (UPV/EHU)

Momentuko I+G kontratuak

  • K1 Kontratu izenburua: Biological and genetic sampling and analysis of the ICCAT Atlantic-Wide Research Program on Bluefin Tuna (GBYP 02/2013)
    Kontratu mota: Ikerketa
    Erakunde finantzatzailea: ICCAT
    Epea: Urt. 2013-Urt. 2014
    Proiektu burua: Andone Estonba (UPV/EHU)