EGINKIZUNA ETA IKUSKERA

Eginkizuna

UPV/EHU unibertsitate publiko bat da, gizartearen goi mailako hezkuntza premiei erantzuten diena eta kalitatezko ikerketa gauzatzen duena, lankidetza bidez ezagutza sortuta eta gero hura lurralde inguruneari eta nazioarteko komunitateari transferituta. Euskal gizartean erroturiko unibertsitatea da, munduari irekita dagoena, eta gogoeta eta pentsamendu kritikorako espazio aske bat eskaintzen duena. Liderra da euskarazko prestakuntzaren arloan, eta bereziki zaintzen du euskal kultura, konpromiso etikoz eta sozialaz lan eginez.

 

Ikuskera

UPV/ EHUren helburua ikasleei kalitatezko prestakuntza ematea da, eta unibertsitatetik igarotzean, esperientzia aberasgarri bat izateaz gainera, ikasleak gai izatea tokiko erronkei nahiz erronka globalei erantzuteko eta modu etiko eta sortzailean jarduteko, gero eta aldakorragoa eta zorrotzagoa den ingurune batean.
UPV/EHUk bere nazioarteko ikerketa profila indartu nahi du erronka berriei aurre egiteko –gizarte, ekonomia eta ingurumen erronkak–, gizartearen eraldatze prozesuan lider izan nahi baitu, betiere jakintzaren bitartez.
UPV/EHU erroak bere ingurunean dituen unibertsitatea da, eta haren helburua da gizarte konpromisoaren arloan erreferentziazko eredu bilakatzea eta Euskal Herriaren kultur garapenean betetzen duen eginkizuna indartzea.
UPV/EHUk erakundeko irakasle-ikertzaileen eta AZPko langileen ibilbide profesionalaren garapena sustatu nahi du.
UPV/EHUk finantza eta ondare jasangarritasuna bermatu nahi du, baita gaitasun zientifiko-teknologikoak eta informazioaren teknologiei lotutakoak ere, haren helburua izanda zerbitzu publikoaren kalitateari eta unibertsitateko kideen ongizateari eustea.