Euskara, Kultura eta Nazioartekotzearen arloko errektoreordea

Euskara, Kultura eta Nazioartekotzearen arloko errektoreordea

M. Juncal Gutierrez Mangado - Curriculum vitae

 

Harremanetarako:


Idazkaria:

Leire Iriondo  

Kokapena:

Errektoretza

Posta helbidea:

Sarriena, z/g  48940 Leioa (Bizkaia) 

 

Eskuduntzak

Euskara

  • UPV/EHUn euskararen ikaskuntza eta normalkuntza bultzatu eta sustatzeko jarduerak bultzatzea eta koordinatzea.
  • UPV/EHUko langileen euskalduntzea eta lanerako prestakuntzasustatzea.
  • Euskaraz irakasteko irakasleen gaitasuna kudeatzea.
  • Ikerlanetan, zabalkundean eta unibertsitate-proiekziokojardueretan euskararen erabilera bultzatzea.

Kultura

  • Artearen eta kulturaren prestakuntza, ikerketa eta hedapena sustatzea eta koordinatzea.
  • Gizarteari oro har zuzendutako kultura-proiekzioko jarduerak antolatzea.
  • Argitalpen Zerbitzua.

Nazioartekotzea

  • Jarduerak sustatzea atzerriko unibertsitateekin edo bestelako erakundeekin lankidetzan, bereziki, Akitaniako unibertsitateekin eta Iberoamerikako eremuko unibertsitateekin.
  • Ikasleak, irakasle eta ikertzaileak eta administrazio eta zerbitzuetako langileak atzerriko beste erakunde batzuetakoekin trukatzeko jarduerak kudeatzea eta sustatzea.
  • Atzerritik datozen zein atzerrira doazen ikasle, irakasle eta ikertzaileen eta administrazio eta zerbitzuetako langileen mugikortasun-programak kudeatzea.
  • Irakaskuntza, ikerketa, antolaketa edo finantzen arloan nazioartean dauden programen berri ematea errektoreordetzei, programa horiek UPV/EHUrako interesgarriak direnean; bai eta, egoki izanez gero, programa horien jarraipena egitea ere.
  • Erakunde publiko edo pribatuekin lankidetzan aritzea atzerritarrentzako euskara eta gaztelania ikastaroen arloan, zein UPV/EHUn ofizialak ez diren beste hizkuntza batzuetan arloan; hori guztia beste errektoreordetza batzuei berez dagozkien arloei kalterik egin gabe.
  • Hizkuntza ez-ofizialak sustatzea ikasketa eskaintzan.
  • Hizkuntza ez-ofizialetan emandako ikastaroak sustatzea.
  • Hizkuntza ez-ofizialetan eskolak emateko irakasleen gaitasuna kudeatzea.

Nazioarteko foroetan euskararen, kulturaren eta UPV/EHUren presentzia sustatzeko eta haien nazioarteko ikusgarritasuna eta proiekzioa indartzeko beharrezkoak diren ekintzen inguruko beste edozein eginkizun.