idazkaritza-nagusia_gobernu-batzordea_kideak_idazkari_nagusia

Secretario General

Idazkari Nagusia

Aitor Zurimendi Isla - Curriculum vitae

 

Harremanetarako:


Idazkaria:

Begoña Rodriguez            

Kokapena:

Errektoretza eraikina

Posta helbidea:

Sarriena, z/g  48940-Leioa (Bizkaia)

 

 

Eskuduntzak

Estatutuetako 187. artikuluan aipatutako eginkizunak beteko ditu.

Idazkari nagusiak lege-araubidea eta unibertsitateak burututako ekintzen legaltasuna kontrolatzeko ardura hartuko du bere gain; era berean, unibertsitateko egiturak sortu, aldatu edo kentzeko ardura izango du, bai eta haien araubide juridikoarena ere, nahiz eta egituron jarduera beste errektoreordetza batera atxikita egon. Idazkari nagusiaren eginkizun izango da, bestalde, e-administrazioa martxan jartzeko ekimena.

Lehen aipatutakoaz gain, idazkari nagusiari eskuordetuko zaizkio agintari publikoen aurrean unibertsitatearen ordezkari ofiziala izateko errektoreak daukan eskumena lege eta administrazio-arloan, bai eta unibertsitatearen lege-ordezkaria izatekoa ere. Hori guztiori, beste alor batzuetan dituen eskumenei kalterik egin gabe.

Idazkari nagusiak bere gain hartuko ditu unibertsitateak Herriaren Defendatzailearekin eta Arartekoaren erakundeekin eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoarekin, bai eta Aldezlearekin ere, izango dituen harremanen erantzukizuna, ondorio horietarako zerbitzu guztiek aurrera eraman ditzaketen jarduerak bultzatu eta koordinatuz.