Ikuspegi orokorra

Sailak, batik bat, Geologiako Lizentzian eskaintzen du irakaskuntza, EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultatean (Leioako Campusa). Gainerako irakaskuntza-jarduera honako titulu eta zentro hauetan ematen du: Ingurumen Zientziak, Gasteizko Farmazia Fakultatean; Kimika, Donostiako Kimika Fakultatean; Geografia, Gasteizko Letren fakultatean; eta, Herri Lanetako Ingeniaritza Teknikoko Eraikuntza Zibilen espezialitatea, Barakaldoko Meatze Ingeniaritza Teknikoko UEn. Aipatutako unibertsitate-zentroetako web orrietan irakaskuntza-gida eguneratuak daude eta bertan eskuratu daiteke titulu bakoitzaren ordutegiei, programei eta azterketa-egutegiei buruzko informazio zehatza.