Geoinformatika eta Analisi Geoespazialean Masterra (100% Online)

Aurreinskripzioa zabalik. Sakatu hemen izena emateko !

Titulu mota

Unibertsitate Espezializazioa: Geoinformazioaren Analisia (1 urte, 30 kreditu ECTS)

Berezko Masterra: Geoinformatika eta Analisi Geoespaziala (2 urte, 60 kreditu ECTS)

Prezioa

Unibertsitate Espezializazioa 1050 euro

Berezko Masterra 2100 euro


Iraupena

2019 Urtarrila - 2019 Uztaila (1. urtea, Espezializazio titulua ematen duena)

2020 Urtarrila - 2020 Uztaila (2. urtea, Masterrerako titulua ematen duena)

 

2018 hilabetekako MODIS konposaketak (UPV/ EHUn egina)
2018 hilabetekako MODIS konposaketak (UPV/ EHUn egina)
Espezialista (1 urte) eta Masterra (2 urte) eskema

 

Ikasleak bereganatuko dituen gaitasunak

  • GIS ingurune aske bat erabilita (QGIS) datu geoespazialak editatzeko, aztertzeko eta hedatzeko tresnak ezagutzea.
  • Datu iturri geoespazial ohikoenak ezagutu eta Datu-Base Espazial libreen bidez (PostGIS) ustiapena.
  • Lurraren Zientzien hainbat arlotan aplikazio geoestatistikoak garatzeko trebetasun praktikoak eskuratzea (R pakete estatistikoa) eta GIS batean barneratzea.
  • Lurralde informazioaren kudeaketan GIS-en erabilgarritasuna eta garrantzia ulertzea.
  • Metodologia geoespazialak eremu ezberdinei, hala nola hirigintza-plangintza, kokapenaren inteligentzia edo / eta ingurumena, beste batzuen artean, aplikatzen jakitea
  • Dokumentazio kartografikoa diseinatzeko eta konposatzeko gai izatea, eta Web bidez (Javascript + Leaflet) hedatzen eta argitaratzen  gai izatea.
  • Software librea erabiliz (Python + Orfeo Toolbox) plataforma espazialetatik jasotako datuekin prozesuak automatizatzeko eta informazioa ateratzeko gai izatea
  • Zeregin geoespazialak automatizatzeko eta GIS aplikazioak sortzeko programazio tresnak ezagutzea (Python, PyQGIS, GDAL/ORG, etab.).
  • Proiektuak kudeatzeko oinarrizko trebetasunak ezagutzea eta praktikan jartzea
  • Lanbidera bideratutako Master Amaierako Lanaren garapenerako jasotako ezagutzak zabaldu eta finkatu.

  
Zergatik ikasi?

  • Mundu profesionaleko inplementazio gradu altuarekin Geoinformazioaren teknologia eta bere modelizazioa zeharkako adar bat da titulu askotarako.
  • Enpresek kudeaketara (datu-base espazialak erabiliz), automatizaziora (programazio bidez) eta modelizaziora (ikaste automatiko algoritmoak erabiliz) bideratutako profesionalak gero eta gehiago behar dituzte.
  • Edukien malgutasuna: lehenengo urtean, datu eta prozesu geoespazialen oinarrizko teknologia eta ezagutzak; jarraitu nahi izanez gero, bigarren urtean, informazioaren ustiapena eredu geoespazialak erabiliz.
  • Osoki online: zure erritmoan egin ahal izango duzu, denbora duzunean.
  • Software librearen erabateko erabilera.

 

Lanbide irteerak

Geoinformatika eta geoinformazio teknologiak zeharkako diziplina bat dira lanbide ugaritan, datu geoespazialak erabiltzen dituztenak informazio iturri gisa. GIS inguruneen erabilera eta programazioa, eta datu geoespazialetatik informazioaren erauzketa eta ustiatzen jakiteak enplegarritasuna areagotzen dute gero eta zorrotzagoa den lan merkatu batean.


 

Praktikak

Praktikak egiteko aukera eskaintzen da. Informazio gehiago nahi izanez gero, bidali e-mail bat helbide honetara: geoinformacion@ehu.eus.

Praktiketan parte hartzen duten erakundeen logo zerrenda