Sarbidea

Orokorrean, datu geoespazialekin lan egin behar duen edozein pertsonari zuzenduta daude ikasketa hauek. Normalean, honako hauekin erlazionatutako Gradu \Lizentziatura \ Diplomatura mailako ikasketak izaten dira:

  • Teknologia Espaziala:
    • Geomatika eta Topografian Ingeniaritza 
  • Lur-zientziarekin:
    • Ingurumen zientziak
    • Biologia
    • Geologia
    • Geografia
    • Itsas-zientziak
  • Informatikarekin:
    • Informatika Ingeniaritza
    • Kudeaketa Informatika

Dena den, beste ikasketa batzuk badituzu, idatzi geoinformacion@ehu.eus helbidera mezu bat eta batzorde akademikoak aztertuko du zure kasua.