XSLaren edukia

Geomorfologia

Ikastegia
Zientzia eta Teknologia Fakultatea
Titulazioa
Geologiako Gradua
Ikasturtea
2022/23
Maila
2
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala3552.5
Laborategiko p.1522.5
Landa p.1015

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

HelburuakToggle Navigation

Ikasgai honen helburuak hauek dira: ikasleek Kanpo Geodinamikaren eta Geomorfologiaren oinarriak ezagutu ditzatela, eta ezaguera teoriko hauek sistima geomorfologikoak aztertzeko eta euren funtzionamenduaren aldagai garrantzitsuenak identifikatzeko erabili ditzatela. Aurretiko informazioa (mapak,...) biltzeko gai izan dedila, eta landan datuak hartzen ikasi dezatela. Azkenik, bulegoan datuak lantzeko gai izan dedila (mapa, profil eta eskema geomorfologikoak eginez), eta txosten labur bat idatzi dezatela.



Kurtsoaren zehar ikasleek ondoko gaitasun espezifikoa lor dezatela nahi da:

- MO4GM4.3 "Erliebearen formak eta horien testuinguru dinamikoa eta ebolutiboa ezagutzeko",

eta gainera zeharkako gaitasun hauek:

- G001 "Analisi eta sintesi gaitasuna"

- G002 "Arazoak konpontzekoa"

- G005 "Ikaskuntza eta lan autonomoa eta sormenezkoa"

- GO06 "Talde lanak egitekoa"

- GO09 "Bere hizkuntzan ahoz eta idatziz komunikatzea"

Irakasgai-zerrendaToggle Navigation

TEORIAKO GAIAK



1: Sarrera. Definizioak, oinarriak eta metodoak. Geomorfologiaren atal nagusiak. Geomorfologiaren gaur egungo egoera.



2: Lurzoru eta arroken meteorizazioa. Meteorizazio fisikoa. Meteorizazio kimikoa. Meteorizazio biokimikoa. Lurzoruen jatorria. Zonalde klimatikoak eta meteorizazioa.



3: Grabitate-isurialde sistema morfogenetikoa: Grabitate mugimenduak, higadura eta metaketa erliebe formak. Isurialdeen modelaketa: geometria eta bilakaera.



4: Ibai Sistema. Ibai higadura, garraioa eta sedimentazioa. Ur bideratu eta bideragabetuen modelaketa. Uhar eta uholde lautadetako metaketa eta erliebe formak.



5: Modelaketa karstikoa. Prozesu karstikoak: disoluzioa eta hauspeatzea. Azaleko eta lurpeko erliebe karstikoak. Gizakien eragina karstean.



6. Glaziar eta periglaziar sistemak. Izotzaren ezaugarriak kanpo eragile bezala. Glaziar modelaketa eta metaketak. Periglaziar prozesuak, formak eta metaketak. Kuaternarioko glaziazioak. Antzinako glaziazioak.



7: Sistema Eolikoa. Haizearen ezaugarriak kanpo eragile bezala. Higadura eta metaketa erliebe formak. Lurralde idor eta erdiaridoen geomorfologia.



8: Itsasertzeko sistema. Itsasertzeko dinamika. Kostaldeko elementu morfologikoak. Kostaldeen sailkapena. Itsaspeko modelaketa. Itsasmailaren aldaketak: motak, jatorria eta kostaldeko morfologian eragina. Gizakien kostaldeko aldaketak.



9: Egituren modelaketa. Harri sedimentarioen egitura tektonikoei elkartutako erliebeak. Egitura igneo eta bolkanikoei elkartutako erliebeak. Modelaketa neotektonikoa.



10. Geomorfologia Historikoa. Koaternarioko erliebeak. Gizakien eragina. Antzinako erliebeak eta euren eboluzioa. Datazio metodoak. Altxatze orogeniko eta denudazio abiadurak.



LANDA IRTEERAK



1. Irteera: Atxarte, Abadiño, Amorebieta (hegal eta ibai sistemak)

2. Irteera: Barrutia, Santimamiñe, Bermeo (Karst, kostalde eta ibai sistemak)



BULEGO PRAKTIKAK



1. Sarrera, mapa topografikoak, MDT, geobisoreak

2. Isurialdeen morfologia

3. Ibai morfologia

4. Landa-irteerei buruzko datuak lantzea I

5. Landa-irteerei buruzko datuak lantzea II

6. Kostaldeko morfologia

7. Landa-irteerei buruzko datuak lantzea III

8. Glaziar morfologia

MetodologiaToggle Navigation

Erakuste-Ikaste sistemak ikasgai teorikoak, bulego praktikak eta landa irteerak ditu.

Bulego eta landa praktikak egitea beharrezkoa da.

Bulego praktikak eta landa irteeren txostenak, hurrengo bulego praktikaren hasieran entregatuko dira.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

Ohizko deialdian (ebaluazio jarraituaren sisteman) ondorengo erizpideak erabiliko dira:



- Bukaerako azterketa teorikoa: 50%

- Bukaerako azterketa praktikoa: 20%

- Bulego praktiketako koadernoa : 15 %

- Landa praktiketako txostenak: 15 %



Irakasgaia gainditzeko, azterketa teoriko eta praktikoan gutxienez 5eko nota lortu behar da.



Ebaluazio-sistema jarraituari uko egiteko eta azken ebaluazio-sistema aukeratzeko, EHU-UPVko "Graduko Titulazio Ofizialetan Ikasleen Ebaluazioarako Arautegia"ren 8.2 eta 12.2 artikuluak hartuko dira kontuan.



Azken ebaluazioren sisteman ondorengo erizpideak erabiliko dira:



- Bukaerako azterketa teorikoa: 70%

- Bukaerako azterketa praktikoa: 30%. Azterketa hau, ebaluazio jarraituaren sistemako azterketakoa baino luzeagoa eta zabalagoa izango da.



Irakasgaia gainditzeko, azterketa teoriko eta praktikoan gutxienez 5eko nota lortu behar da.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

GUTIÉRREZ ELORZA, M. (2008). Geomorfología. Pearson Educación S.A., Madrid, 898 o.

DE PEDRAZA, J. (1996). Geomorfología. Principios, Métodos y Aplicaciones. Rueda, Madrid, 414 O.

STRAHLER, A.N.; STRAHLER, A.H. (1989): Geografia Fisikoa. Euskal Herriko Unibertsitatea. 578 o.

POZO, M, GONZÁLEZ, J y GINER, J. (2009). Geología Praktikoa. Materialak ezagutzea eta mapen analisia. Hastapenak. Euskal Herriko Unibertsitatea. 304 o.

Gehiago sakontzeko bibliografia

ALLISON, R.J. (2002). Applied Geomorphology. Wiley, Chichester, 480 p.
ANDERSON, R.S.; ANDERSON, S.P. (2010). Geomorphology. Cambridge, 637 p.
BENNETT, M.R.; GLASSER, N.F. (1997). Glacial geology: ice sheets and landforms. John Wiley & SonS, 364 P.
BRIDGE, J.S. (2003). Rivers and Floodplains. Forms, processes and sedimentary records. Blackwell, Oxford, 491 p.
FORD, D.C y WILLIAMS, P. (1989). Karst Geomorphology and Hydrology. Unwin Hyman. London, 320 p.
KNIGHTON, D. (1998). Fluvial forms and processes. Arnold Eds. London, 323 p.
LANCASTER, N. (1995). Geomorphology of desert dunes. Routledge, London, 290 p.
SUMMERFIELD, M. A. (1991): Global Geomorphology. An introduction to the study of landforms. Ed. Longman Scientific technical.

Aldizkariak

Geomorphology
Earth Surface Processes and Landforms
Catena
Cuaternario y Geomorfología

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • CEARRETA BILBAO, ALEJANDRO
  • IRABIEN GULIAS, MARIA JESUS
  • URIARTE GOTI, JESUS ANGEL

TaldeakToggle Navigation

16 Teoriakoa (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-5

17:00-18:00

1-15

14:00-15:00

14:00-15:00

16 Laborategiko p.-1 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
4-7

17:00-19:00

9-11

17:00-19:00

12-12

17:00-19:00

16 Landa p.-1 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
5-5

08:30-11:30

12:00-14:00

10-10

08:30-11:30

12:00-14:00

46 Teoriakoa (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-2

17:00-19:00

1-15

15:00-16:00

14:00-15:00

12-12

17:00-18:00

46 Laborategiko p.-1 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
4-7

17:00-19:00

9-11

17:00-19:00

12-12

18:00-19:00

46 Landa p.-1 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
5-5

08:30-11:30

12:00-14:00

10-10

08:30-11:30

12:00-14:00