XSLaren edukia

Geoteknia

Ikastegia
Zientzia eta Teknologia Fakultatea
Titulazioa
Geologiako Gradua
Ikasturtea
2022/23
Maila
3
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala3654
Gelako p.812
Laborategiko p.46
Landa p.1218

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

HelburuakToggle Navigation

Irakasgai honetan M06-GEOLOGIA EKONOMIKOA moduluko gaitasun espezifikoak (GM6.1), eta GEOLOGIA Graduko zeharkako gaitasunak (G002, G006 eta G009) lantzen dira.



GEOLOGIA EKONOMIKOA Moduluko gaitasun espezifikoak:

M06GM6.1. Materialen propietate eta ezaugarri geomekanikoak ezagutzea.



Titulazioko zeharkako gaitasunak:

G002. Arazoak konpontzeko gaitasuna.

G006. Talde lanak egiteko gaitasuna.

G009. Ahozko eta idatzizko komunikazioa bere hizkuntzan.

Irakasgai-zerrendaToggle Navigation

Geotekniarako sarrera. Geoteknia kontzeptua. Lurzoru eta arroka kontzeptu geoteknikoak. Ikerketa-metodoak.

Lurzoruen deskripzioa eta sailkapena. Jatorria eta sorrera. Lurzoru motak. Granulometria-banaketa: metodologia, emaitzen adierazpena eta parametro bereizgarriak. Harea-baliokidea. Plastikotasuna eta Atterberg mugak. Plastikotasun-grafikoa. Lurzoru-sailkapenaren Sistema Bateratua.

Lurzoruen egoera. Bolumenari dagozkion erlazioak: porositatea, poro-indizea, asetasun-maila, aire-hutsuneen indizea. Pisuari dagozkion erlazioak: hezetasuna. Pisu-bolumen erlazioak: pisu espezifikoak. Pikor fineko lurzoruen erlazio bereizgarriak: likidotasun-indizea eta trinkotasun-indizea. Pikor larriko lurzoruen erlazio bereizgarriak: dentsitate erlatiboa. Laborategiko eta landako zehaztapenak.

Arroka-mazizoen deskribapena eta sailkapena. Arroken ezaugarriak. Ahultasun-sarearen ezaugarriak. Ura, erripabilitatea (induskortasuna) eta landako gainerako behaketak. Materialen alterabilitatea eta erresistentzia: Slake Durability Testa eta Los Angeles saioa. Arroken sailkapen geomekanikoa. RQD indizea, BIENIAWSKIren sailkapena. BARTONen sailkapena. GSI indizea.

Landako azterketa geoteknikoak. Azterketa-formak: katak, zundaketak eta sartze-saioak. Lagin, aldaezintasun eta adierazgarritasun kontzeptuak. Laginketa-teknika normalizatuak. Parametro hidrogeologikoen ebaluazio-metodoak: ur-injekzioen bidezko saioak.

Azterketa geoteknikoerako kanpainak. Kanpainen diseinua eta plangintza: ikerketen garapena bideko obretan; ikerketen garapena erainkuntzan; in situko azterketen faseak, helburuak eta edukiak tuneletarako.

Materialen tentsio-egoera lurzoruan. Ura lurzoruan: motak. Uraren ekintza mekanikoa: presio eraginkorraren printzipioa. Iragazpen-indarrak. Lurzoruen tentsio-profila egoera naturalean: ingurune elastiko jarraituaren kontzeptua.

Materialen esfortzuen aurreko portaera. Modulu bereziak eremu elastikoan. Apurtze-inguratzailea eta erresistentzia-parametroak: MOHR-COULOMB eta HOEK-BROWN apurtze-irizpideak. Bestelako irizpideak. Material buztintsuen portaera esfortzuen aurrean: normalki kontso-lidatutako buztinak eta buztin aurre-kontsolidatuak.

Materialen karakterizazio geoteknikoa: entsegu motak. Kontsolidazio-entseguak. Entsegu edometrikoa: kurba edometrikoak eta kontsolidazio-kurbak. Entsegu triaxialak, konpresio sinplea, ebaki zuzena eta karga puntuala. Landako erresistentzia-entseguak: vane testa, poltsikoko penetrometroa, esklerometroa, tilt testa. Ohiko erresistentzia-parametroak.

MetodologiaToggle Navigation

Irakasgai hau ondoko irakaskuntza motak hartzen ditu barne:



Magistralak: Lurzoruak eta arroka-mazizoak aztertzeko eta karakterizatzeko oinarrizko kontzeptuak.



Gelako Praktikak: Lurzoruen berezko propietateen araberako sailkapenak egitea, eta laborategiko saioen bidezko material geologikoen erresistentzia-parametroen zehaztea.



Laborategiko praktikak: Zundaketen testifikazio geoteknikoa eta materialen portaera geomekanikoa zehazteko saioak.



Landako praktikak: "in situ"ko arroka-mazizoen azterketa eta sailkapena eta bisita laborategi geotekniko batera.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

Irakasgaiaren ebaluazioa, ohiko deialdian, ondoko irizpideak jarraituz egingo da:



- Teoriako bukaerako azterketa: %45

- Gelako praktiken bukaerako azterketa: %45

- Praktika-koadernoa eta landako irteerei buruzko txostenak: %10



Irakasgaia gainditzeko ondoko baldintzak bete beharko dira:



- Egindako ikasgelako praktika guztiak eta eskatutako landa-txostenak ematea, balorazio positiboarekin.



- Azken azterketan 10etik 5eko gutxieneko nota lortzea. Azken nota azterketa teorikoaren (5 puntu) eta praktikoaren (5 puntu) batura izango da, eta beharrezkoa izango da azterketa horietako bakoitzean 5 puntutik 2ko gutxieneko nota lortzea.



Ikasleek uko egin ahal izango diote ebaluazio jarraituari eta azken ebaluazioa aukeratu. Azken honek irakasgaian zehar garatutako alderdi teoriko eta praktiko guztiak hartuko ditu barne. Horretako ikasleak ebaluazio jarraituari uko egiten diola jasotzen duen idatzia aurkeztu beharko dio irakasgaiaren arduradunari hamargarren astea baino lehenago, ikasturtearen hasieratik kontatzen hasita

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

CLAYTON, C.R.I., MATTHEWS, M.C. eta SIMON, N.E. (1995). Site investigation. Blackwell Science, 432 orr.



GONZÁLEZ de VALLEJO, L.I., FERRER, M., ORTUÑO, L. eta OTEO, C. (2002). Ingeniería geológica. Prentice Hall, 715 orr.



JIMÉNEZ SALAS, J.A. eta JUSTO ALPAÑES, J.L. (1975). Geotecnia y cimientos I. Rueda, 498 orr.



JIMÉNEZ SALAS, J.A., JUSTO ALPAÑES, J.L. eta SERRANO GONZÁLEZ, A.A. (1976). Geotecnia y cimientos II. Rueda.



JOHNSON, R.B. eta DeGRAFF, J.V. (1988). Principles of Engineering Geology. J. Wiley & Sons, 512 orr.



LAMBE, T.W. eta WHITMAN, R.V. (1991). Mecánica de suelos. Limusa, 582 orr.



SIVAKUGAN, N., ARULRAJAH, A. eta BO, M.V. (2011). Laboratory testing of soils, rocks and aggregates. J. Ross Publishing, 223 orr.

Gehiago sakontzeko bibliografia

BIENIAWSKI, Z.T. (1989). Engineering rock mass clasifications. Wiley & Sons, 272 orr.

BUDHU, M. (2010). Soil mechanics and fundations. Wiley & Sons, 761 orr.

CUSTODIO, E. eta LLAMAS, M.R. (1996). Hidrología subterránea I eta II. Omega, Barcelona.

DAY, R.W. (1999). Geotechnical and foundation engineering. McGraw-Hill.

GOODMAN, R.E. (1989). Introduction to rock mechanics. Wiley & Sons, 576 orr.

HEAD, K.H. (2006). Manual of Soil Laboratory Testing. Volume 1: Soil Classification and Compaction Tests. Whittles Publishing, 412 orr.

HEAD, K.H eta EPPS, R.J. (2011). Manual of Soil Laboratory Testing. Volume 2: Permeability. Shear Strength and Compressibility Tests. Whittles Publishing, 499 orr.

HOEK, E. eta BROWN, E.T. (1982). Underground excavations in rock. Institution of Mining and Metallurgy, 527 orr.

HUDSON, J.A eta HARRISON, J.P. (2000). Engineering rock mechanics. An introduction to the principles. Pergamon, 896 orr.

MITCHELL, J.K. (1976). Fundaments of soil behaviour. Wiley & Sons, NY.

SANGLERAT, G., OLIVARI, G. eta CAMBOU, B. (1984). Practical problems in soils mechanics and foundations engineering, 1 eta 2. Elsevier, 283 orr. eta 253 orr.

TERZAGHI, K. eta PECK, R.B. (1973): Mecánica de suelos en la ingeniería práctica. El Ateneo.

Aldizkariak

Boletín de la Sociedad Española de Mecánica del Suelo e Ingeniería Geotécnica.

Bulleting of Engineering Geology and the Environment. SPRINGER. ISSN: 1435-9529.

Engineering Geology. ELSEVIER B.V. ISSN: 0013-7952.

Environmental Geology. SPRINGER. ISSN: 0943-0105.

International Journal of Rock Mechanics and Mining Sciences. ELSEVIER B.V. ISSN: 1365-1609.

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • CEARRETA BILBAO, ALEJANDRO
  • IRABIEN GULIAS, MARIA JESUS
  • URIARTE GOTI, JESUS ANGEL

TaldeakToggle Navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-3

09:30-10:30

09:30-11:30

5-13

09:30-10:30

09:30-11:30

Irakasleak

01 Gelako p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
3-7

15:00-17:00

8-11

15:00-17:00

Irakasleak

01 Laborategiko p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
9-10

15:00-17:00

Irakasleak

01 Landa p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
5-5

08:30-11:30

12:00-15:00

14-14

08:30-11:30

12:00-15:00

Irakasleak

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-3

09:30-10:30

09:30-11:30

5-13

09:30-10:30

09:30-11:30

Irakasleak

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
3-7

15:00-17:00

8-11

15:00-17:00

Irakasleak

31 Laborategiko p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
9-10

15:00-17:00

Irakasleak

31 Landa p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
5-5

08:30-11:30

12:00-15:00

14-14

08:30-11:30

12:00-15:00

Irakasleak