XSLaren edukia

Mineralogia Analitikoa

Ikastegia
Zientzia eta Teknologia Fakultatea
Titulazioa
Geologiako Gradua
Ikasturtea
2022/23
Maila
4
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Euskara

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala3654
Gelako p.1827
Laborategiko p.69

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

HelburuakToggle Navigation

GAITASUNAK:

Gaitasun espezifikoak:

MO2.GM2.2: Mineralen propietate fisikoak, kimikoak eta egitura-propietateak ezagutzea.

MO2.GM2.4: Geologian oinarrizko teknika instrumentalak erabiltzeko.



Zeharkako gaitasunak:

GO10: Egindako lanaren kalitatearekiko eta lan ondo eginarekiko ardura



IKASTE EMAITZAK

Ikaslea gai da kasu bakoitzean behar duen informazio bilatzea bai internet bai bibliografia-baliabide espezializatuak erabiliz.

Ikaslea gai da erabilitako bibliografia-baliabidetatik informazioa garrantzitsuena bereiztea.

Ikaslea, jakinda metodo analitikoen espezifikazioak, gai da kasu bakoitzerako zein den metodo analitiko egokiena bereizteko.

Ikaslea baita ere gai da, kasu konkretu baterako erabili diren metodo analitikoa, zeinak bibliografia-baliabideen bidez atera dituenak, ahozko azalpen bat egiteko.

Irakasgai-zerrendaToggle Navigation

SARRERA. Mineralogia analitikoaren erabilera esparruak. Mineralogiaren karakterizazio metodoen sistematika.

X IZPIEN DIFRAKZIOA. Difrakzioaren metodo esperimentalak: fase kristalino askotariko metodo. Adibideak eta erabilerak.

METODO ESPEKTROSKOPIKOAK. Espektro elektromagnetikoa. Azterketa kimikoa teknika desberdinen bidez: X izpien fluoreszentzia, Masen Espektrometria, Mikrozunda Elektronikoa eta beste metodo espektroskopiko batzuk: Mössbauer, Infragorria, Raman. Adibideak eta erabilerak.

METODO TERMIKOAK. Analisi Termodiferentziala eta Analisi Termograbimetrikoa. Termodifrakzioa. Kalorimetria. Adibideak eta erabilerak.

MIKROSKOPIA TEKNIKAK. Ekortze-Mikroskopio Elektronikoa. Transmisiok Mikroskopia Elektronikoa eta elektroi-difrakzioa. Mikroanalisia. Adibideak eta erabilera.

KARAKTERIZAZIO BESTE TEKNIKA BATZUK.

MetodologiaToggle Navigation

Gelan garatuko diren eskoletan ikuste-balibideak erabiliko dira. Ikerkuntzarako Zerbitzu Orokorreko laborategietako ekipoen erabililera aztetuko da metodo analitiko desberdinak dituzten abantaila eta desabantailak ikusiz. Laborategian lagin prestaketa batzuk landuko dituzte irakaslen laguntzarekin.

Beraz, klasera joatea derrigorrezko izango da.

Ikasleek bai banaka bai taldeka, modu autonomo batez, lan bibliografiko bat garatu beharko dute ahozko aurkezpen bat burutzeko.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

Test froga: 5%

Programan garatutako kontzeptuak aztertuko dira



Ahozko defentsa: 20%

Taldean garatutako lan bibliografikoaren ahozko aurkezpena ebaluatuko da kontutan izanik komunikazioa, baliabide bisualak eta taldeko kideen arteko koordinazioa aurkezpenean ebaluatuko da.



Banakako lana: 20%

Banaka egin behar den lan bibliorafikoa ebaluatuko da.



Talde lana: 20%

Ahozko aurkezpenarako lanaren diseinua taldean prestatu behar dena ebaluatuko da



Lanaren aurkezpena: 35%

Edukiaren ezaguera, antolamendua eta lanari buruzko eztabaida ebaluatuko dira



Ohiko deialdira uko egiteko Ikasleen Ebaluaziorako Arautegian 8.3 eta 12.2 artikuluak diotena aplikatuko da:

8.3 artikulua: Ikasleek eskubidea izango dute azken ebaluazio bidez ebaluatuak izateko, etengabeko ebaluazioan parte hartu zein ez hartu. Eskubide hori baliatzeko, ikasleak etengabeko ebaluazioari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari eta, horretarako, bederatzi asteko epea izango du lauhilekoko irakasgaien kasuan edo 18 astekoa urteko irakasgaienean, ikastegiko eskola egutegian zehaztutakoarekin bat lauhilekoa edo ikasturtea hasten denetik kontatzen hasita. Irakasgaiaren irakaskuntza gidan epe luzeagoa ezarri ahal izango da.



12.2. artikulua: Etengabeko ebaluazioaren kasuan, azken probaren pisua bada irakasgaiko kalifikazioaren % 40 baino handiagoa, nahikoa izango da proba horretara ez aurkeztea azken kalifikazioa <> izan dadin. Aldiz, azken probaren pisua bada irakasgaiko kalifikazioaren % 40a edo hori baino txikiagoa, deialdiari uko egin nahi dioten ikasleek kasuan kasuko irakasgaiaren irakaskuntza aldia bukatu baino, gutxienez, hilabete lehenago egin beharko dute eskaria. Eskari hori idatziz aurkeztu beharko zaio irakasgaiaren ardura duen irakasleari. (2019ko maiatzaren 16an onartutako testua eta 2019/20 ikasturtean indarrekoa).





Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Lan bibliografikoa eta aurkezpena egiteko ordenagailu bat eskura izatea gomendatzen da.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

Skoog, D., Holler, J., Nieman, T. (2003): Principios De Análisis Instrumental 5ª Ed McGRAW-HILL. 1056 p.

Gill, R. (Ed.) (1997). Modern analytical geochemistry: an introduction to quantitative chemical analysis for earth, environmental and material scientists. Harlow: Addison Wesley Longman. 329 pp.

Marfunin, A.S. (ed.) (1995): Advanced mineralogy, vol. 2. Methods and instrumentations: results and recent developments. Springer-Verlag, Berlin, 441 p.

Putnis, A. (1992): Introduction to mineral sciences. Cambridge University Press. Cambridge. 457 p.

Rodríguez Gallego, M. (1982): La difracción de los rayos X. Alhambra, Madrid, 366 p.



Gehiago sakontzeko bibliografia

Bermúdez, J. (1986): Métodos de difracción de rayos X. Pirámide. Madrid. 462 p.
Butler, I.S. y Harrod, J.F. (1992) Química Inorgánica. Principios y Aplicaciones, Addison-Wesley Iberoamericana, 1992
Eberhart, J. P. (1989): Analyse structurale et chemique des matériaux. Dunod. Paris. 614 p.
Jenkins, R., Gould, R.W. y Gedke, D. (1981): Quantitative X-Ray Spectrometry. Marcel Dekker, New York. 586 p.
Hawthorne, F. C. (ed.) (1988): Spectroscopic methods in mineralogy and geology. Reviews in Mineralogy, vol. 18, Mineral. Soc. Amer., Washington, 698 p.
Marfunin, A.S. (ed.) (1995): Advanced mineralogy, vol. 1. Composition, structure, and properties of mineral matter: concepts, results and problems. Springer-Verlag, Berlin, 550 p.

Aldizkariak

Macla
Boletín de la Soc. Esp. de Mineralogía
European Journal of Mineralogy
The Canadian Mineralogist
Economic Geology

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • CEARRETA BILBAO, ALEJANDRO
  • IRABIEN GULIAS, MARIA JESUS
  • URIARTE GOTI, JESUS ANGEL

TaldeakToggle Navigation

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

10:30-11:30

08:30-09:30

2-2

08:30-09:30

11-15

09:30-10:30

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-9

15:00-17:00

31 Laborategiko p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-2

09:30-11:30

10-11

15:00-17:00