UPV/EHUko Geologia Atala

Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Geologia Atala Zientzia eta Teknologia Fakultatean dago. Hiru sailetan banatuta dago:

Geodinamika Saila

Hauek dira saileko kideak: 18 irakasle, 8 ikertzaile eta AZPko langile bat (administrari laguntzaile bat). 7 emakume eta 20 gizon.

Sailaren irakaskuntza jarduera UPV/EHUren hiru campusetako hainbat titulaziotan du esleiturik, honako ikastegietan, hain zuzen ere:

  • Bizkaiko Campusa: Zientzia eta Teknologia Fakultatea/ Meatzeen eta Herri Lanen Ingeniaritza Teknikoko Unibertsitate Eskola
  • Gipuzkoako Campusa: Kimika Fakultatea
  • Arabako Campusa: Letren Fakultatea/ Farmazia Fakultatea / Irakasleen Unibertsitate Eskola

Estratigrafia eta Paleontologia Saila

Hauek dira saileko kideak: 16 irakasle, 14 ikertzaile eta AZPko langile bat (administrari laguntzaile bat). 12 emakume eta 19 gizon.

Sailaren irakaskuntza jarduera Zientzia eta Teknologia Fakultatean dago zentraturik, Geologiako eta Biologiako graduetan.

Mineralogia eta Petrologia Saila

Hauek dira saileko kideak: 19 irakasle, 11 ikertzaile eta AZPko bi langile (laborategiko teknikari bat eta administrari laguntzaile bat). 16 emakume eta 16 gizon.

Saileko irakasleek eskolak Geologiako Graduan ematen dituzte, Zientzia eta Teknologia Fakultatean eta Bilboko Hezkuntza Fakultatean.

Doktorego tesiak

1976az geroztik, Ataleko hiru sailetako ikertaldeen bidez, gai askotariko 115 doktorego tesi egin dira, Euskal-kantauriar arroan zein Iberiar Penintsularen gainerako lurraldeetan.

Dibulgazio jarduerak

UPV/EHUren Geologia Ataleko irakasle-ikertzaileek geologiari buruzko  dibulgazio jarduera ugariak antolatzen dituzte urtean zehar.