Albisteak

II. Kristalizazio Lehiaketa

Lehenengo argitaratze data: 2017/05/09

Maiatzak 5ean UPV/EHUko Areto Nagusian Euskal Herriko Eskola Mailako 2. Kristalizazio Lehiaketa ospatu zen.

Lehiaketa honen helburua DBH-ko eta Batxilergo ikasleak Geologiaren adar bateko zientzia-jarduerara hurbiltzea da kristalen edertasuna eta erakargarritasuna baliatuz eta hauek mineralen hazkundearekin duten antzekotasuna aprobetxatuz. Aurtengo lehiaketan Euskal Autonomia Erkidegoko 34 ikastetxek eta 1200 ikasleek parte hartu dute. Egindako lana saritzeko guztira 11 sari banatu ziren: 1., 2. eta 3. sariak eta aparteko sari hauek: zehaztasun zientifikoari, kristal edo kristal-agregatu hoberenari, kristalen-muntai hoberena, poster esanguratsuena, talde gogotsuena, aparteko bideo-muntaia, partaideen bozketaz talde hoberenaren kristalak, eta antolatzaileen sari berezia.

Sarituen zerrenda Facebook-eko lotura honetan aurkitu daiteke: https://www.facebook.com/CCEPV/


HOME-Geologia

Jarraitu ere hemendik!

Twitter Facebook

HOME-Laretal

Irudia