Albisteak

Euskal Herriko IX. Geologia-olinpiaden emaitzak

Lehenengo argitaratze data: 2017/04/04

2016ko Geologia-Olinpiadak
2016ko Geologia-Olinpiadak

Otsailaren 24 Euskal Herriko IX. Geologia-Olinpiadak izan ziren Zientzia eta Teknologia Fakultatean.

Hiru ikastexeetatik etorritako 8 partaidek parte hartu zuten olinpiadetako hiru ariketetan. Lehendabizi test moduko azterketa bat egin behar izan zuten eta ondoren ariketa praktiko bat mineralak, fosilak eta arrokak identifikatuz. Nahiz eta partehartzaile guztiek oso emaitza onak lortu aurreko frogetan, lehendabiziko laurak baino ez ziren azken frogara pasatu. Azken frogak telebistako konkurso baten formatua izan zuen, eta lau finalistek galdera berdinak aldi berean erantzun behar izan zituzten, lau akats egin ondoren eliminatuta gelditu arte. Emozio handia izan zuen ariketaren ondoren txapelduna Urdaneta Ikastetxeko Gabriel González eta txapeldunorde Urola ikastolako Ohiane Suinaga izan ziren. Hauek biak dira Bejar (Salamanca) herrian izango diren Espainia mailako Geologia-Olinpiadetan parte hartzeko aukera lortu dutenak. Sorte ona izan dezatela eta ea Nizan (Frantzia), abuztuko 22tik 29ra jokatuko diren mundu mailako Olinpiadetan parte hartzeko aukera lortzen duten.


HOME-Geologia

Jarraitu ere hemendik!

Twitter Facebook

HOME-Laretal

Irudia