Paisaiaren Kudeaketa. Ondarea, Lurraldea eta Hiria Unibertsitate Masterra

Aurkezpena

Paisaiaren Europako Hitzarmenaren arabera, paisaiatzat definitzen da lurraldearen edozein zati, biztanleriak ikusten duen bezalaxe; faktore naturalen eta/edo giza faktoreen ekintzaren eta elkarreraginaren emaitza dena. Hala, paisaia gauza multidimentsional bat da; esaterako, ondarearen, lurraldearen edo hiriaren kontzeptuak biltzen baititu. Ondarea naturaren arrasto hautemangarria eta hautemanezina da. Era berean, paisaia ondare horren artikulazioa da bere lurralde eskalan, eta hiria gizakiaren habitat gero eta hiritarragoa da.

Hitzarmen honetan, berariazko neurriak hartuta paisaia babestu eta antolatzera zuzendutako politikak zehaztu eta aplikatzeko beharra ezartzen da. Beraz, sektore publikoak eta pribatuak ikerketa eta berrikuntza prozesuei ekiteko gai izango diren pertsonak behar dituzte, paisaiaren babesarekin, kudeaketarekin eta antolamenduarekin lotuta.

Hala, paisaiarekin lotutako prestakuntza behar hori master honen bidez bete nahi da. Masterrak 60 ECTS kreditu ditu, nahitaezko 21 kreditutan, hautazko 24 kreditutan eta master amaierako laneko 15 kreditutan banatutakoak.

Hautazko kredituak hiru ildo hauetan daude banatuta:

1) Lurraldearen antolamendua.

2) Eraginei buruzko analisia, ezaugarritzea eta kontserbazioa.

3) Paisaia, hiria eta ondarea.

Masterra diziplina artekoa da eta hainbat esparrutako irakasleak (arkeologia, kimika, geologia, geografia, arkitektura, biologia eta abarretakoak) biltzen ditu. Beraz, prestakuntza diziplina anitzekoa da nahitaez.

Master hau ikerketa jarduerara zuzenduta dago, doktoregoko irakaskuntzen aurreko urrats gisa. Dena den, azken helburutzat ere har daiteke.

Kualifikazio-maila

Titulu honek Goi Mailako Hezkuntzako Kualifikazioen Espainiako Esparruko (MECES) 3. maila du aitorturik; maila hori Kualifikazioen Europako Esparruko (EQF) 7. mailaren parekoa da, urtarrilaren 23ko 22/2015 Errege Dekretuak jasotzen duenez (BOE 2015/02/07).

Master hau ikerkuntza jardunera dago bideratuta, doktorego ikasketen aurreko urrats gisa