Paisaiaren Kudeaketa. Ondarea, Lurraldea eta Hiria

Ikasgelak eta lan-eremuak

Masterra irakatsiko den ikastegietan, haren funtzionamendu egokirako behar adina ikasgela eta eremu daude. Eskuragarri dauden ikasgelek idazmahai finkoak eta mahai mugikorrak izango dituzte. Hala, talde lanak, mintegiak, etab. egin ahal izango dira.

Instalazioak

Bi campusetan, instalazioak behar adinakoak dira masterra garatzeko.

Laborategiak, tailerrak eta esperimentazio-eremuak

Masterra garatzeko egin beharreko laborategiko praktiketarako, irakaskuntzako laborategiak eta ikerketa laborategiak (inplikatutako ikertaldeena) daude. Gainera, eraikitako ondareari buruzko ikertaldea (EOI) zenbait proiektutan lanean ari da, ikasleek landa praktika gisa erabil ditzaketen hainbat lekutan.

Tresneria

Masterrean parte hartzen duten ikertaldeek askotariko ekipamendu zientifikoa dute, lanean ari direneko ikerketa proiektuetan erabilitakoa. Ekipamendu hori ikasleentzat eskuragarri jarriko da ikasgelako, laborategiko nahiz landako praktikak egiteko. Hala, euren prestakuntza eta esperientziarako oso interesgarriak izango diren puntako tresna eta material modernoak erabili ahal izango dituzte. Zehazki, Kimika Analitikoa saileko ikertaldeak tresna espektroskopikoak ditu materialen kontserbazio egoera ezaugarritzeko. Tresna horien artean daude: Raman espektrometroak, IR espektrometroak, kolorimetroak, XRF espektrometroak, etab. Bestalde, EOI ikertaldeak ekipamendu osatua du analisi arkeologietarako (esate baterako, gure ikertaldeak 20tik gora lanpostu informatizatu ditu zenbait egoitzatan banatuta), baita ondarearen dokumentazio geometrikoa (topografia, GPS, fotogrametria, laser eskanerra eta kostu txikiko sistemak), mota orotako ezaugarritzea barne hartuta. Ildo horretatik, aipatzekoa da Ondareari Buruzko Informazio Sistema (OIS). Tresna horrek ahalmena du Gasteizko alde zaharrari buruzko ondare informazioa kudeatzeko, Access 2002 datu base bati esker. Horren gainean, edukiak sartzeko eta kontsultak egiteko formularioak sortu dira.

Liburutegia

UPV/EHUk liburutegi handi bat dauka, bai Leioako campusean, bai Gasteizekoan. Bertan, ikasleek liburu interesgarriak aurkituko dituzte masterra garatzeko. Gainera, eskuragarri izango dute aldizkari eta material elektronikoen katalogo handi bat liburutegiaren web orriaren bitartez. Gainera, lan egin ahal izateko ikasketarako eta irakurketarako lekuak ditu.

Irakurgelak

Liburutegiari buruzko atalean adierazi bezala. Bi campusen eraikinetan, irakurgela bat eta langela bat daude ikasleek ikasi, lan egin edo irakurri ahal izateko.

Teknologia berriak

Ikasgela guztietan proiektagailua dago, baita wifi bidezko Internet sarbidea ere. Hala, ikasleek Internetera konektatzeko aukera dute, irakaskuntza beharren arabera kontsultak egun ahal izateko. EOI ikertaldeak arkitekturaren arkeologiari buruzko web atari bat garatu du, sarean gai horrekin lotutako jarduera zientifikoa zentralizatzeko eta masterreko ikasleen eta hainbat lekutako espezialisten arteko truke gisa balio izateko asmoz, foro eta eztabaida zerrenda espezifikoen bitartez. Helburua da web hori edukien kudeatzaile batez hornitzea, informatikan ezagupen aurreratuak ez dituzten erabiltzaileek eduki horiek erraz administratu ahal izateko. Atari horrek, era berean, sarbidea emango du garatutako beste web tresna baterako. Tresna horri Ondareari buruzko Informazioaren Web Sistema izena eman zaio, eta gure taldeak sortutako ezagutza jaso, zentralizatu eta ahalbidetzen du. Zehazki, helburua da Ondareari Buruzko Informazio Sisteman (OIS) bildutako informaziorako sarbidea zentralizatu eta erraztea (ikus, ekipamendu zientifiko, tekniko edo artistikoaren eskuragarritasunari buruzko atala), haren gordailua baliatuz web 2.0 zerbitzu baterako datu base gisa. Horrek pertsonal akreditatua gaitu du (masterreko ikasleak barne direla) dagoeneko lehendik jasotako informazio kantitate handia erraz, arin eta intuizioz on-line kontsultatzeko: Internet nabigatzaile baten bitartez.

Metodologia horrek abantailak hauek ditu: deslokalizazioa (informazioa munduko edozein lekutatik eskuratu ahal izango baita, Internet konexioa eta web nabigatzaile bat izanez gero), eta aldiberekotasuna eta zentraltasuna, aldi berean sartzeko aukera ematen baitute. Gaikako mapak prestatzeko, Google Maps aukeratu da, lortu nahi den helbururako (2D kartografiaren barruan eraikinak aurkitzea) API publiko eta doako aproposa baitu