Paisaiaren Kudeaketa. Ondarea, Lurraldea eta Hiria

Harrera eta orientazioa

Masterraren inguruko kudeaketa osoa (aurre-inskripzioa, matrikula, espedienteen kudeaketa, etab.) horretaz arduratutako ikastegian zentralizatuta dago, horren menpe baitaude Masterrak estrukturalki.

Langile guztiak (AZP) UPV/EHUko langileak dira, esperientzia handidunak (kasu askotan, 20 urtetik gorakoa) aurreko Doktorego Programen kudeaketan eta, 2006/2007 ikasturtetik unibertsitate eta doktoregoko master berrietan. Bestalde, masterraz arduratutako ikastegiak baditu, halaber, laguntzako langileak masterrak ematen diren campusetan eta ikastegietan edo egoitzetan.

Interesa duten ikasleekiko matrikulatu aurreko komunikazioa zuzenean masterraz arduratutako ikastegiarekin egiten da eta baita Masterraren arduradunaren bitartez ere, ikasleei interesatzen zaien kudeaketari lotutako alderdien inguruan. Informazio guztia zehatz-mehatz eta eguneratuta dator masterraz arduratutako ikastegiaren web orrian.

Masterraren barne funtzionamenduari buruzko alderdien gaineko informazioa (ordutegiak, egutegia, jarduerak, etab.), berriz, Master bakoitzaren web orri berezian zehazten da.

Bestalde, UPV/EHUko master ofizialak kudeatzeko arautegiak jasotzen du ezen, matrikulatu ondoren, Batzorde Akademikoak ikasleei tutore bana emango diela, eta horrek orientatu beharko du ikaslea, erabakiak hartzerakoan, graduondoko ikasketen garapen ona lortze aldera.

Masterraren Batzorde Akademikoak masterrean matrikulatzeko interesdunei deia egingo die, matrikulazio epe ofiziala ireki aurretik. Asmoa da, interesdunekin batera, euren interesetara eta prestakuntzara hoberen egokituko diren hautazko gaien hautaketa aztertzea. Ekitaldi horretan, batera edo banaka, xehetasunez deskribatu zaizkie irakaskuntza eskaintza osatzen duten gaien tipologia eta kontzeptuak, ikerketa masterra orokorra dela nabarmenduta.

Masterrak berorren web orria sortuko du, UPV/EHUren orri nagusirako esteka izango duena. Bertan, ikastaroaren alderdi guztiak eta tipologia zehaztuko dira, gaiak, irakasleak, edukiak, etab. zein diren adierazita. Aurreikusitako gaiak eman eta dagozkion MALak prestatu ahala, orri horretan emaitzak eta lan garrantzitsuenak ¿zintzilikatuko¿ dira, horietatik sortu diren edo sor daitezkeen argitalpen zientifikoen copyright-a errespetatuz. Web-orri hori izango da hedabide nagusia matrikulatzeko interesa dutenek masterrari, bere edukiei, konpetentziei, etab. buruz behar duten informazio guztia aurkitzeko, baita, behin matrikulatu ondoren, masterra egiten ari direla berori garatzeko beharrezko informazio guztiak jasotzeko ere.

Laguntza eta orientazioa matrikula egin ondoren

Sor daitekeen edozein arazo, esleitutako tutoreak ebatzi ezin badu, Masterraren Batzorde Akademikoari kontsultatuko zaio.

Hezkuntza-behar zehatzak

Ez dira aurreikusi.

Irisgarritasun unibertsalarekin lotutako irizpideak

UPV/EHUk premia bereziak dituzten pertsonak unibertsitateko komunitatean sartzea sustatzen du irisgarritasun unibertsalaren irizpidea jarraituta.