Paisaiaren Kudeaketa. Ondarea, Lurraldea eta Hiria

Helburuak

Masterraren helburu nagusia da Paisaiaren Europako Hitzarmenetik sortutako gero eta behar handiagoei erantzuteko gai izango diren ikertzaile akademikoak eta profesionalak prestatzea, diziplina arteko prestakuntzaren bidez. Prestakuntza horrek ahalbidetu egin behar du lurraldearen antolamenduarekin lotutako konpetentziak eskuratzea, eta ekosistemen iraunkortasuna, landa-hiri continuuma, kultura eta ondarearen balorazioa ziurtatzea, nekazaritza eta baso jarduerak, biodibertsitatea, geodibertsitatea edo kimika barne direla.

Gaitasunak

  • Diagnostikoa eta prospektiba azterketak egiteko beharrezko informazioa aztertzea paisaiaren, ondarearen, lurraldearen eta hiriaren inguruan.
  • Egungo paisaia kontzeptuaren bilakaera, eta horrek legerian duen isla eta nazioarteko gomendioak interpretatzea.
  • Ingurumen arazoak antzeman, kuantifikatu eta zuzentzeko azterketa eta analisi metodologia egokienak zehaztea.
  • Ondare elementuen gainean esku hartzeari buruzko ezagupenak aplikatzea, haiek kontserbatzeko; edozein esku-hartzek bete behar dituen zaintzari buruzko alderdi etikoak kontuan izanda.
  • Paisaia baliabide natural, kultural, ekonomiko eta pedagogikotzat baloratzea.
  • Paisaiaren dinamikaren gainean eragina duten prozesuak aztertu, arrisku-aldagai desberdinen ikuspegitik, eta aukera zuzentzaileak proposatu.
  • Paisaiaren, ondarearen, lurraldearen eta hiriaren gaineko esku-hartzeak eta proiektuak baliozkotzea, eta diziplina anitzeko ikuspegitik haien ondorioak analizatzea.
  • Paisaiaren, ondarearen, lurraldearen eta hiriaren inguruko ikerketa proiektuak diseinatzea, horien bestelako ezaugarriak eta ingurunearekiko lotura kontuan izanda.
  • Txosten, proiektu edo komunikazio zientifikoak eraginkortasunez jakinaraztea, ahoz eta idatziz.