Paisaiaren Kudeaketa. Ondarea, Lurraldea eta Hiria

Metodologia

Masterra presentziala da eta ikasleek 60 kreditu osatu behar dituzte.

* 21 nahitaezkoak dira masterraren hasieran egiten diren 7 irakasgaitan.

* 24 hautazkoak dira eta nahitaezkoen ondoren egiten dira, 9 irakasgai posibletatik 6tan banatuta.

* 15 kreditu master amaierako lanari (MAL) dagozkio. Masterraren helburua da berori osatzen duten bi ikerketa taldeetako edozeinetan ikerlan bat egitea. Lana egin ondoren, ikasleak dokumentu bat aurkeztuko du idatziz eta masterreko hiru irakaslek osatutako epaimahai baten aurrean haren defentsa publikoa egingo du.

Ebaluazioa

Masterrean erabiltzen diren ebaluazio prozedurak alda daitezke irakasgai batzuetatik besteetara; bereziki, ebaluazio modalitateei aplikatu beharreko ehunekoei dagokienez. Baina, oro har, nahiko antzekoak dira. Azterketa eta lan praktikoak egitean oinarritzen dira. Horien azalpen publikoa egitea eska daiteke ala ez. Haien xehetasuna irakasgai bakoitzean ikus daiteke.