Paisaiaren Kudeaketa. Ondarea, Lurraldea eta Hiria

Sarrera-profila

Master hau diziplina artekoa denez, haren ikasle potentzialek oso askotariko sarrera profila izan dezakete; adibidez: ingurumen zientziak, zientzia kimikoak edo geologikoak edota historiarekin edo artearekin zerikusia duten titulazioak ere. Ikasleen aurretiazko prestakuntzari dagokionez, jarraitu beharreko ibilbide egokienerantz bideratuko dira, masterraren funtsak jasotzen dituzten nahitaezko gaiak egin ondoren. Nolanahi ere, edozein titulazio dutela ere, interesa izan behar dute paisaiarekin lotutako gaietan, masterrean jasotako haren edozein alderditan, eta masterra hartu behar dute bai azken helburutzat, bai doktorego tesi bat egin aurreko urrats gisa.

Aurretiko prestakuntza betebeharrak

Indarrean dagoen araudian zehaztutako eskakizunez gainera, UPV/EHUn, ikasleak ingelesezko testuak ulertzeko gai izan daitezen gomendatzen da.

Titulazioak

  • Arkitektura
  • Geografiako eta Lurralde Antolakuntzako Gradua/Lizentziatura
  • Geologiako Gradua/Lizentziatura
  • Ingurumen Zientzietako Gradua/Lizentziatura
  • Kimikako Gradua/Lizentziatura
  • Urbanismo, ordenación territorial y sosteniblidad
  • Graduko titulu baliokideak

Merituen balorazioa

  • Espedientea: Masterrean sartzeko tituluaren eta lortutako batez besteko nota egokitzea (40%)
  • Curriculuma: Paisaiarekin lotutako gaiak baloratuko dira (arlo horretan aurretik lan egin izatea, argitalpenak, ikastaroak, hizkuntzak...). (40%)
  • Bestelakoak: Ikaslearen motibazio gutuna eta/edo gomendio gutuna baloratuko dira. (20%)

Proba zehatza

Ez dago jasota.