Edukiak

Jardunaldi Irekia Gizarte Zerbitzuak: bizitzaren iraunkortasunerako berrikuntza eta kudeaketa

2019ko ekainaren 14a

Lehenengo argitaratze data: 2019/05/23

Jardunaldi irekia, Euskal Herriko Unibertsitateko Gizarte Zerbitzuen Kudeaketa eta Berrikuntza Graduondokoak antolatua.

Euskal Herriko Unibertsitateko Gizarte Zerbitzuen Kudeaketa eta Berrikuntza graduondokoaren lehen edizioaren bukaeraren harira eta bigarren edizioaren sustapenarekin lotua, graduondokoak jardunaldi tekniko bat antolatu du gizarte zerbitzuen kudeaketan eta berrikuntzan interesa duen pertsona orori irekia.

Jardunaldi honek, gaur egun gure inguruko gizarte zerbitzuen berrikuntza eta kudeaketaren egoeraren analisia egitea du helburu, hala nola, agente desberdinen artean etorkizunerako proposamenen eraketari buruz hausnartzea.

  • Eguna: 2019ko ekainaren 14a
  • Tokia: Micaela Portilla Ikergunea, UPV/EHU. Arabako Campusa
  • Izen-ematea