Helburuak eta gaitasunak

Helburua

Abiapuntu harturik nazioarteko paradigma berrien ezagutza eta gizarte premia berrien identifikazioa, graduondoko honen helburua da prestakuntza espezifiko bat eskaintzea Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren maila desberdinen kudeaketan, zerbitzuen diseinu, plangintza, ebaluazio eta berrikuntzan, eta pertsonen eta taldeen kudeaketan.

Gaitasunak

  1. Nazioarteko paradigmak eta esperientziak ezagutzea eta ulertzea, gizarte zerbitzuen kudeaketaren eta berrikuntzaren alorrean.
  2. Egungo gizarteen errealitate soziala ezagutzea eta errealitate horren beharrak eta arazoak identifikatzea.
  3. Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistema kudeatzeko eredua ezagutzea eta ulertzea, eta etorkizunari begiratuko dion gogoeta kritikorako gaitasuna garatzea.
  4. Gizarte zerbitzuen planak eta proiektuak diseinatu, berritu, planifikatu eta ebaluatzeko gaitasuna edukitzea.
  5. Gaitasun, teknika eta trebetasun errepertorio propio bat osatzea, gizarte zerbitzuen erakundeetako taldeak kudeatzeko.
  6. Ikasitakoa aplikatzen jakitea eta gai izatea arazoak ingurune berrietan edo nahiko ezezagunetan konpontzeko, gizarte zerbitzuekin lotutako testuinguru zabalagoetan (edo diziplina anitzeko testuinguruetan).
  7. Azterlanen ondorioen oinarrian dauden ezagutzak eta arrazoiak komunikatzen jakitea, argi eta garbi, publiko espezializatu bati eta ez-espezializatu bati.
  8. Genero ikuspegia txertatzen jakitea gizarte zerbitzuen alor eta maila guztietan.