(unea)

(unea) Unibertsitateko Eszena Arteak

Irudia

Azken urteotan Euskal Herriko Unibertsitateko Gipuzkoako Campuseko antzerki faktoriak ibilbide luzea eta emankorra egin du. Bere jarduera egonkortu eta zabaldu nahian, EHUkultura programaren barruan gogoeta prozesu bat abiarazi zen 2017. urtean, zeinaren ondorioz 2019. urtean urratsak eman ziren Campusean kultura elkarte bat sortzeko: Unibertsitateko Eszena Arteak (unea).

(unea) Unibertsitateko Eszena Arteak elkartea UPV/EHU-ko irakasle eta ikasle talde batek osatzen du. Behin (unea)-ren oinarriak finkaturik, arte eszeniko eta performatiboak unibertsitate/gizarte eremuan zabaltzeko helburuarekin, elkartearen ateak zabalik dituzte bertako partaide izan nahi duen orori.

Besteak beste, (unea)ren helburuak hauek dira:

Unibertsitate kideen artean kultura, arte eszeniko eta performatiboen bitartez hedatzea.

  • Unibertsitatea eta gizartearen arteko kultura harremanak sortzea.
  • Kultura elementu inklusibo bezala bultzatzea kultur anitzeko den gizarte batean.
  • Elkartekideen artean arte eszeniko eta performatibo arloko prestakuntza eta ikerkuntza sustatzea.
  • Arte guneak errealitatearen azterketa kritikoa eta gizarte eraldaketarako une bezala eraikitzea. 

BAZKIDE IZAN NAHI DUZU?

Elkartean sartu nahi duenak idatziz aurkeztu beharko du bere eskabidea uneagunea@gmail.com helbidean.

Eskakizun hau bi bazkidek sinatuko dute eta Presidenteari zuzendu. Presidenteak eskaeraren berri emango dio Zuzendaritza Batzordeari, eta azken horrek erabakiko du eskabidearen onarpena.

(unea)-ko bazkide izatearen abantailak:

  • Egingo diren jardueren informazioa jaso.
  • Aktibatuko diren proposamen/ekitaldi/tailerretan parte-hartzeko lehentasuna.

(unea)-ko bazkide izatearen baldintzak:

  • Elkartearen helburuekin eta filosofiarekin bat izatea.
  • Urteroko kuota baten ordainketa: 12€

 

(unea) Unibertsitateko Eszena Arteak: E-mail: uneagunea@gmail.com