Aldaketaren sukaldea

ALDAKETAREN SUKALDEA

Mundu guztia ari da eraldaketa pertsonal eta sozialaz hitz egiten. Baina zer aldatu nahi dugu? 
2. lauhilabetekoan (otsailetik maiatzera) Gipuzkoako campusean praktika komunitate bat sortu eta lantzen dugu: pertsonen eta erakundeen arteko topaketarako, ikaskuntzarako eta elkarrekiko laguntzarako gune bat, benetan behar ditugun aldaketa asmoak argitzeko eta gauzatzeko.

Zerk balio digu, zerk ez? Zer aldaketak behar ditugu? Nola prestatzen gara eraldaketari ekiteko?
Tailer honen bidez, "aldaketaren sukaldaritza" sortu dugu campusean norberaren ezagutza eta eraldaketa lantzeko, askotariko egoera eta asmoetatik abiatuta, baina elkarri lagunduz. Gorputz osoko ikuspegi sistemikoa hobetsiz, hona hemen landu nahi ditugun praktika batzuk: entzute enpatikoa, kasu-klinikak (coaching circle) edo presentzia sozialaren antzerkia (4Dko sistema baten modelatzea).

Irudia

Non: Carlos Santamaria Zentroan
Noiz: lehen eta hirugarren ostegunetan, 17:30etan
Izena eman eta informazio gehiago jasotzeko: http://www.ehu.eus/ehusfera/eticopit/uhina-lab/
Antolatzailea: ETICOP Ikerketa Taldea
Laguntzaileak: Impact Hub-Donostia, (unea) Unibertsitate Eszena Arteak

 

 

 

Unibertsitate Hedakuntzako Bulegoa. Tel.  943 01 85 07. E-mail: gi-kultura@ehu.eus