Argazki tailerra-Elkano

Proiektu fotografikoa. Ideiatik aurkezpenera

Irudia

Elkanoren munduari lehenengo biraren V. mendeurrena abiapuntutzat hartuz, ekintza gogoangarri hau inguratzen dituzten kontzeptu guztiak berrikusiko ditugu, argazki-proiektu pertsonal edo kolektibo baten oinarri gisa. Tailerraren berezko hausnarketak eta duela 500 urte egindako bidaiak berak proiektuaren emaitza zehaztuko du. Guztiz irekiko ditugu aukera sortzaileak antzinako argazki prozesuak erabiliz,  prozesuak uztartuz. 

Tailerraren edukia:

  1. Tailerraren aurkezpena.
  2. Metodologia baten bila: proiektu ereduak. Erreferente historikoak. Argazkilariaren berezko nortasunaren bila.
  3. Proiektuaren kontzeptualizazioa: Ideia.
  4. Ikerketa. Proiektuaren mapa.
  5. Irudiaren plangintza.
  6. Aurkezpen formatuak.
  • Argazkiaren kopiaren ekoizpena
  • Erakusketa
  • Argazki-liburua

Irakaslea: Niko Iturralde Fernández. Argazkilaria eta fotografia irakaslea, 19 urte baino gehiagoko eskarmentua dauka fotografiaren esparru ezberdinetan; freelance argazkilaria, irakaslea, enpresa eta agentzien aholkularia. Digitalizazioan eta kontserbazioan espezializatua.

Ordutegia: asteazkenak 17:00 - 19:30
Egutegia: 2022ko otsailaren 23tik maiatzaren 4ra
Ordu kopurua: 25 ordu
Eman izena: 2022ko urtarrilaren 24tik otsailaren 11ra
Izena emateko araudia
Prezioa: 60 euro
Hizkuntza: Euskara
Irakaskuntza modua: presentziala
Hautazko kreditu bat. Ziurtagiria lortzeko ikastaroa osorik egin behar da.
 

EHUkultura Bulegoa: Tel. 943 01 85 07. E-mail: gi-kultura@ehu.eus