COMMUNICATION IN ENGLISH FOR PROFESSIONAL AND ACADEMIC SPHERE (GIPUZKOA)

AURRETIKO IZEN-EMATEA

  • Aurretiko izen-ematea UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko web-ean argitaratutako formulario bidez egin beharko da. Formularioa bete eta bidali ondoren konfirmazio mezurik jasotzen ez baduzu, inprimakia posta elektroniko bidez bidali dezakezu ondorengo helbidera: gi-kultura@ehu.eus 
  • Ikastaroetan gehienezko ikasle-kopuru bat ezarri da kalitatea bermatze aldera. Horregatik, eskaria eskaintza baino handiago balitz, ondorengo irizpideak aplikatuko lirateke:
  1. UPV/EHUko irakasle eta ikertzaile langileak
  2. UPV/EHUkoak ez diren ikertzaileak baina errejistratutako UPV/EHUko ikerkerta taldeeko kide direnak
  3. UPV/EHUko ikasleak
  4. UPV/EHUkoak ez diren ikertzaileak
  5. UPV/EHUko egresatuak
  • Ikastaroak hasteko, gutxienezko pertsona-kopuruak izena behar bezala eman behar izan du, ikastaroa hasi baino hiru egun lehenago.

MATRIKULA

  • Ikastaroko zuzendaritzak onarpena jakinarazi eta aurretiko izenematea berretsi duten ikasleek beste inork ezin du egin matrikula. Matrikula egiteko data eta modua ikastaroaren antolakuntzak berak adieraziko dizu.
  • Eskatutako dokumentazioa:
  1. NANaren fotokopia (espainiar nazionalitatedunak), nortasun txartelaren fotokopia (Europar Batasuneko beste herrialde batzuetakoek) edo PASAPORTEAREN fotokopia edo EGOILIAR TXARTELAREN fotokopia (Europar Batasunetik kanpokoek).
  2. Ikastaro osagarrirako sarrera-tituluaren fotokopia erkatua, edo fotokopia eta jatorrizkoa, biak parekatzeko; edo titulua eskatu izanaren agiria. UPV/EHUn1988. urtetik aitzina titulatutakoek ez dute dokumentazio hau aurkeztu behar.
  3. Ordainagiria.
  4. Aplikatu beharreko salbuespenen justifikazioa.

 

Unibertsitate Hedakuntzako Bulegoa: Tel. 943 01 85 07. E-mail: gi-kultura@ehu.eus