Berriak

BIZIKLETARI BURUZKO STAND ETA TAILERRA

Lehenengo argitaratze data: 2017/09/15

Mugikortasunerako Europako astea dela eta, Gipuzkoako Campuseko errektoreordetzak eta Kalapie Hiriko Txirrindularien Elkarteak stand bat jarriko dute Ignacio Mª Barriola zentroko arkupeetan irailaren 18 eta 19an, eta Oñati plazan, Arkitektura Goi Eskola Teknikoaren aurrean irailaren 20 eta 21an, 12:00-15:00 orduetan. 

Bertara hurbiltzen diren pertsonek aukera izango dute beraien bizikletak konpontzen ikasteko,baita hiriko bidegorri, bizikleten lapurreta saihespena ala bizikletarentzako osagarrien inguruko gomendio baliagarriak jasotzeko ere. 

 

 

 

 

 

 

Gipuzkoako Campuseko errektoreordetza: Tel. 943 01 8500