Berriak

'ERABILI ZURE KATILUA' KANPAINAREKIN BAT EGIN DU ARKITEKTURAK

Lehenengo argitaratze data: 2014/12/02

Gipuzkoako Campuseko Errektoreordetzak ikastetxeetan plastikoen hondakinak murrizteko asmoz, ‘Erabili zure katilua' lemapean, sentsibilizazio eta komunikazio kanpaina abian jarri zuen. Duela gutxi kanpaina Arkitektura Goi Eskola Teknikoaren lehen mailako ikasleei aurkeztu zitzaien.

Arrakasta handia izan zuen jarduerak; izan ere, 110 ikasle inguruk kanpainan parte hartzeko konpromisoa hartu zuen eta hau dela eta, ikastegiaren edari beroen makinetan erabiltzeko katilua eman zitzaien.

Azken urtean ikastegi honetan 22.600 plastikozko edalontzi erabili eta zaborrera bota dira. Kanpaina honen helburu nagusia kopuru hau modu nabarmenean murriztea da.