Berriak

MUGIKORTASUNAREN EUROPAKO ASTEA

IKASI ZURE BIZIKLETA KONPONTZEN

Lehenengo argitaratze data: 2021/09/16

Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateak beste urte batez hartzen du parte Mugikortasunaren Europako Astean. Aurten, irailaren 16tik 22ra bitartean burutuko da ekimen hau “Zure osasunagatik, mugi zaitez modu jasangarrian" lelopean, hiru campusetan jarduera presentzialak eta online jarduerak martxan jarriz.

Jarduera presentzialak Gipuzkoako Campusean: 

Gipuzkoako Campuseko errektoreordetzak eta Kalapie Hiriko Txirrindularien Elkarteak stand bat jarriko dute Ignacio Mª Barriola zentroko arkupeetan irailaren 21ean, eta Oñati plazan, Ekonomia eta Enpresa Fakultatearen ondoan, irailaren 22an 10:00etatik-14:00etara. 

Bertara hurbiltzen diren pertsonek aukera izango dute beraien bizikletak konpontzen ikasteko,baita hiriko bidegorri, bizikleten lapurreta saihespena ala bizikletarentzako osagarrien inguruko gomendio baliagarriak jasotzeko ere. 

Online jarduerak:

WEBINARRA: "ZURE OSASUNAGATIK MUGI ZAITEZ MODU IRAUNKORREAN" [GAZTELANIAZ]

Eguna: irailak 16
Ordua: 9:30-13:30
Izen-ematea

Trantsizio Ekologikorako eta Erronka demografikorako Ministerioak eta Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agendarako Ministerioak elkarrekin antolatua.

HITZALDIA: "MUGIKORTASUN SOSTENGARRIA: EMAKUMEAN ETA BIZIKLETA ETA GENERO ALDERDIAK" [GAZTELANIAZ]

Eguna: irailak 21
Ordua: 16:00
Izen-ematea

COVID-19 pandemiak egungo mugikortasun paisaia aldatu du, eta bizikletaren erabilera handitu egin da hainbat hiri eta herrialdetan. Zehazki, Donostian gertatzen diren eguneroko bidaietan % 26ko igoeraren berri eman da, emakumeen portzentajea % 38koa izanik. Genero eta portaerazko elementu ugari daude, testuinguruko beste elementu batzuekin batera, genero banaketa orekatuago bat nola lortu eta mugikortasun iraunkorragoa finkatzeko modua ulertzen lagun dezaketenak.

ARGAZKI LEHIAKETA

Eguna: irailaren 16tik 27ra
Instagram: @upvehu_gara

Bidaltzen diren argazkiek mugikortasun jasangarriaren eta unibertsitate campusarekin izango dute lotura. Argazki onenek EHUDendako jantzi bat (kirol jertsea edo haizetik babesteko jertsea) jasoko dute.

UPV/EHUN MUGIKORTASUN IRAUNKORRARI BURUZKO GALDERA LEHIAKETA

ure campusa aukeratu eta UPV/EHUko mugikortasun iraunkorrari buruzko 5 galderari erantzun besterik ez duzu egin behar. Parte hartzen duzuen eta galdera gehiago asmatzen dituzuen guztiok EHUDendaren sudadera/haize-babesen zozketan sartuko zarete.

Galderak EGelaPI aplikazioan