Berriak

FRUITONDOAN GIPUZKOAKO CAMPUSEAN

FRUITONDOAN GIPUZKOAKO CAMPUSEAN

Lehenengo argitaratze data: 2019/05/27

Gipuzkoako Campuseko errektoreordetzak eta Cristina Enea Fundazioak sinatuta duten lankidetza hitzarmen bati esker, 2019ko apirilean bertako fruta-arbol sorta bat landatu zen Campuseko lurretan.

Alderdi biek FruitOndoan ekimena ororentzat interesgarritzat jotzen dute, proiektu honen bitartez tokian tokiko administrazio, elkarte, erakunde sozial eta ikastetxe pribatu nahiz publikoek ere parte hartzeko konpromisoa sustatu nahi delako, zuhaitz-gune horien gutxieneko kontrola ere eurek eginez, modu kolektibo eta esku hartzaile batez.