Musika tresnak artean

Irudia
Vittore CARPACCIO (1460-1526): Jesusen aurkezpena tenpluan, 1510 [detailea]. Akademiaren Galeria, Venezia

Zibilizazioaren hastapenetatik, kultura ezberdinetako ikusmen-arteen maisu ugarik musika-tresnekiko lilura sentitu dute . Beren interesa piztu zuen lehen gauza soinuak sortzeko zuen gaitasuna izan zen, magikotzat hartua. Horrek azaltzen du kultura primitiboetan musika-tresnek lotura espiritual sakonak izatea eta, eremu plastikoan, beren gorputzaren zizelkatzea objektu artistiko bihurtzea. Gizarteak konplexuagoak bihurtu ahala, musika-tresnei are eta sinbolismo ezberdinagoak eman zaizkie, arte plastiko guztietan islatuaz: pintura, eskultura, zeramika eta arte aplikatuak. Horren ondorioz, bost kontinenteetako kulturek instrumentuak sartu dituzte beren ikusmen-lanetan, asmo ugarirekin: komunitate edo gobernu baten nortasuna goraipatzetik hasita, musika-praktika jakin baten deskribapen gozagarri hutsera arte. Batzuetan, musika-tresnen ikonografia hori ezinbesteko informazio-iturria da instrumentuen diseinuari eta bilakaeraren inguruan, prototipoek edo erabilera-ereduek iraun ez duten garaietan.

Hizlaria: José Mª Bretos Linaza. Musika Akustika eta Organologiako irakaslea Musikene Euskal Herriko Goi-Mailako Musika Ikastegian.

Martxoak 2 

Musika tresnak aintzinako kulturetan eta Ekialde hurbileko antzinean: Mesopotamia eta Egipto

Martxoak 9

Musika tresnak Grezia eta Erromako arte klasikoan

Martxoak 16

Musika tresnak Erdi Aroko artean

Martxoak 23

Musika tresnak Errenazimentuko artean

Martxoak 30

Musika tresnak Barrokoa eta Rokoko garaiko artean

Apirilak 20

Musika tresnak mendebaldeko artean XIX. mendetik gaur egun arte

Apirilak 27 Musika tresnak Ekialde Hurbileko eta Ertaineko, zein Indiako artean
Maiatzak 4  Musika tresnak Ekialdeko Asiako kulturetan

 

  • Egutegia: 2023ko martxoaren 2tik maiatzaren 4ra
  • Ordutegia: osteguna 18:30-20:00
  • Lekua: Carlos Santamaría Zentroa (5. gela)
  • Izena emateko epea: 2023ko otsailaren 24ra arte
  • Izen-ematea: sakatu hemen 
  • Prezioa: doan. Plazak mugatuak!! 
  • Hizkuntza: gaztelania. 
  • Modalitatea: presentziala
EHUkultura Bulegoa: Tel. 943 01 85 07. E-mail: gi-kultura@ehu.eus