Gorputzetik afektura: mugimendua, forma eta itzulpena
Gipuzkoako Campuseko errektoreordetzak eta (unea) Unibertsitateko Eszena Arteak Elkarteak batera Dantzaz-en laguntzaz eskainitako tailerra. Dantzaren eta mugimenduaren transmisioaren bidez, tailer honek gure gorputzen forma eta ekintzetatik datozen asmo eta afektuak aztertu nahi ditu.
Horretarako bi saio proposatzen dira. Lehenengo saioa enpatian eta jokoan oinarrituko da; bertan mugimenduan dagoen gorputza trukerako eta ikerketarako espazio komuna izango da, elkar ulertzeko ezinbesteko espazioa. Bigarren saioan, gorputzetik sortzen diren pertzepzio sentsoriala, afektua eta estetikak aztertuko dira, horrela, bitartekotza-, dibulgazio- eta itzulpen-formatuetan zeharka aritu ahal izango gara, eta horiek aukera emango digute esperientzia artistikoa beste diziplina batzuetara zabaltzeko.
Irakaslea: Bertha Bermúdez. (MA) dantza eta koreografian, Madrilgo Errege Kontserbatorioan, 2014tik bere PhD egiten du Amsterdamgo Unibertsitateko Giza Zientzien Fakultatean, performing Archives gaiari buruz. Bermudez dantzari profesionala izan da Europako dantza-konpainietan, Frankfurt Ballet William Forsytheren zuzendaritzapean, Madrilgo Dantza Konpainia Nazionala Nacho Duatorekin eta 1998tik 2014ra Emio Greco dantzari, laguntzaile eta ICKamsterdam Koreografia Zentroko hezkuntza- eta ikerketa-proiektuen ikertzaile eta zuzendari artistikoa 2006tik. Bermudezek Dantzaz konpainiarekin kolaboratzen du 2016. urteaz geroztik Atalak proiektuan.
Ordutegia: 15:30etatik 18:30etara
Egutegia: 2022ko maiatzak 11 eta 12
Ordu kopurua: 6 ordu
Izena emateko epea: 2022ko martxoaren 25etik apirilaren 29rako
Prezioa: doan
Hizkuntza: Gaztelania
Irakaskuntza modua: presentziala