Breadcrumb

EGOkITU ADE+Osasun zientziak

EGOkITU UDA CAMPUSA: ENPRESEN ADMINISTRAZIOA ETA ZUZENDARITZA + OSASUN ZIENTZIAK

Campus honetan gertutik ezagutu ahal izango dituzu Enpresa eta Ekonomia arloa, baita Osasun zientziena ere. Gainera, Gipuzkoako Ganbarak lanbide-mundura gerturatuko zaitu.

ENPRESEN ADMINISTRAZIOA ETA ZUZENDARITZA

Irudia

Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzaren Graduak honako helburuak bilatzen ditu: batetik, enpresa eta erakunde publiko eta pribatuetan zuzendaritza eta administrazio funtzio anitzetan jarduteko behar diren jakintzak, gaitasunak eta trebetasunak eskaintzea. Bestetik, zeinek bere enpresa proiektuari ekin ahal izateko behar diren jakintzak, gaitasunak eta trebetasunak eskaintzea.

Uda ikastaro hauetan partaideek aurreko jakintzak, gaitasunak eta trebetasunak jorratuko dituzte modu ludikoan. Zehazki, hurrengo gaiak jorratuko dira kasu analisia eta jokoaren bitartez:

Ekonomia eta nazioartekotzea.
Enpresaren antolakuntza, pertsonak eta berrikuntza
Finantzak eta Kontabilitatea
Marketina
Zuzenbidea, enpresaren zerga araubidea eta gizarte erantzunkizuna
Matematika eta enpresa kudeaketarako informazio sistemak

JARDUERAK: 

1. SAIOA

9.30-10.00: Passport: dinámica para comenzar a conocernos.¿Quién es quién?, ¿estamos conectados? Importancia de las relaciones y redes en la sociedad y en la economía.

10.00-11.00 Clash cultural. La inteculturalidad y la internacionalización en la actualidad. Las personas, las sociedades, las empresas.

11.00-11.15: Descanso.

11.15-12.00: La innovación. Iniciativas empresariales: ¿jugamos al pickle ball? La llegada de un nuevo deporte a Donostia.

12.00-12.30: Hau marka! Marketing-az haratago. Pickle ball ezagutzen al duzu? Zabaldu dezagun! Marketing plan baten garapena.

12.30-13.45: Finantzatan fin ibiltzeko aholkuak. Finantzak, kontabilitatea eta zerbait gehiago. Eta truck food bat jartzen badugu Donostiako Aste handian, nola antolatuko dugu? Enpresa ideiaren sortzetik bere abiaraztera arte .

13.45-14.30: Bazkaria

2. SAIOA

9.30-11.15: Nola zuzendari gaitasunak trebatu, trabatu gabe? Gaitasun pertsonalak garatzeko tailerra: antolakuntza, lidergoa, talde lana, motibazioa, baloreak, jarrera.

Kasu 1. Mugikor bat saldu nahi dut sarean. Erabaki-hartzea.

Kasua 2. Karta-banaketa. Bikoteak egitera jolas gaitezen. Kontzeptuak landuz.

Kasua 3. Gure hegazkinak talka egin du basamortuaren erdian! bizirik iraute estrategia garatu dezagun! talde lana.

11.15-11.30: Atsedena.

11.30-13.45: Enpresak kudeatzeko tresna informatikoak.

13.45-14.30: Bazkaria

 

OSASUN ZIENTZIAK

Irudia

Osasun arloan hainbat profesionalek parte hartze dute. Lanbide horiek araututa daudenez, esparru horretan sartzeko formakuntza zehatza egin behar da. Euskal Herriko Unibertsitateko Medikuntza eta Erizaintza Fakultatean Medikuntza, Erizaintza, Odontologia eta Fisioterapiako Graduak egin daitezke. Horrez gain, UPV/EHUk Psikologia, Farmazia eta baita Giza Nutrizioko eta Dietetikako Graduak ere eskaintzen ditu.

NORI ZUZENDUTA?

Pertsona motibatua eta enpatikoa bazara, pertsonekin komunikatzeko prest bazaude, dibertsitatea errespetatzen baduzu eta pertsonen osasuna eta osasun gaiak interesatzen bazaizkizu, etorri gure Uda Campusera!

JARDUERAK

  • Zeintzuk dira osasun arloko zientziak? Osasuneko zientzien azalpena eta Euskal Herriko Unibertsitateak esparru horretako graduen aurkezpena.
  • Bizitza bat salbatzea zure eskutan egon daiteke. Lehen sorospenak ezagutzeko jarduerak: Bihotz – biriketa bizkortzea; istripuetarako lehenengo urratsak. Simulazio geletan larrialdietako prozedura batzuk egiten ikasiko dugu.
  • Osasunari buruzko informazioa behar dut. Dr. Google fidagarria da? Osasuneko informazio lortzeko interneteko datu-iturri fidagarriak erabili behar ditugu. Informatika gelan osasuneko informazio fidagarria  bilatzeko lehengo urratsak ematen hasiko gara.
  • Behaketa eta komunikazioa: osasuneko profesionalentzako ezinbesteko gaitasunak. Osasuneko profesionalek behaketa eta komunikazioa erabiltzen dute euren egunerokotasunean. Gaitasun horiek trebatzeko role playing teknika landuko dugu.
  • Matematika non eta osasun zientzietan! Osasun zientzietan ere matematika ezinbestekoa da. Informatika gelan, kalkulu orrien eta jokuen bitartez osasun zientzietako matematikaren erabilera ikusiko dugu.

INFORMAZIO OROKORRA

HIZKUNTZAK

Izen-emate orrian hautatutako hizkuntzaren arabera antolatuko dira taldeak.

IKASTAROAREN BARNE

  • 5 bazkari ikasle bakoitzeko Ekonomia eta Enpresa Fakultateko eta Ospitale Guneko kafetegietan.
  • Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko simulazio geletara sarbidea eta mintegietako materiala.
  • Gipuzkoa Ganbarako saioa.