Breadcrumb

EGOkITU Kimika+Osasun zientziak

EGOkITU UDA IKASTAROA: KIMIKA eta OSASUN ZIENTZIAK

Campus honetan gertutik ezagutu ahal izango dituzu Kimika arloa, baita Osasun zientziena ere. Gainera, Gipuzkoako Ganbarak lanbide-mundura gerturatuko zaitu.

KIMIKA

Irudia

Kimika Fakultatea 1975. urtean sortu zen, eta UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko erreferentziazko Zentroetako bat da. Bertako kideen lana, Irakaskuntza zein Ikerkuntzan, mundu mailan errekonozitua dago. Izan ere, Shangaiko Rankinean 100-150 postuetan sailkatua dago.

Kimikak materiaren portaera ikertzen du, bere propietateak eta erreaktibitatea. Hau horrela, gure ingurunearen ulermenean Kimika garrantzi handikoa da, erreakzio biokimikoetatik hasita material berrien garapenera. Honi esker, kimikari batek bete ditzakeen lanak anitzak dira. Ikerketa zientifikoan ala irakaskuntzan ezezik, industria desberdinetan  ere zeregina dago kimikariontzat.

NORI ZUZENDUA DAGO?

Aktibitate hau kuxkuxero eta saltseroak diren gazte guztientzat zuzendua dago. Zientziarekin, eta konkretuki, kimikarekin ongi pasatu nahi dutenentzat.

AKTIBITATEAREN EGITURA

Jardunaldiak goizeko 9:30tan hasiko dira. 1-2 orduetako esperimentu kimiko desberdinak burutuko dira, 10-15 minutuetako tarteekin atseden hartzeko. Bukatzeko, 13:30-14:30 bitartean, Fakultateko kafetegian bazkalduko dute.

JARDUERAK

Bi egunetan zehar, jardueraren helburu nagusia gezurrezko misterio bat erresolbatzea izanen da. Fakultatean, oso arriskutsua den materiala lapurtu dute. Partehartzaileen zeregina lapurra aurkitzea izango da (Fakultateko kide bat), eta lapurtutako materiala berreskuratzea.  Misterioa erresolbatzeko, taldeka banatuko dira partaideak, eta pistak lortzeko esperimentu desberdinak burutuko dituzte Fakultatean zehar. Esperimentu hauen bidez, Kimikaren inguruko hainbat xehetasun ezagutuko dituzte, modu entretenigarrian beti ere.

OSASUN ZIENTZIAK

Irudia

Osasun arloan hainbat profesionalek parte hartze dute. Lanbide horiek araututa daudenez, esparru horretan sartzeko formakuntza zehatza egin behar da. Euskal Herriko Unibertsitateko Medikuntza eta Erizaintza Fakultatean Medikuntza, Erizaintza, Odontologia eta Fisioterapiako Graduak egin daitezke. Horrez gain, UPV/EHUk Psikologia, Farmazia eta baita Giza Nutrizioko eta Dietetikako Graduak ere eskaintzen ditu.

NORI ZUZENDUTA?

Pertsona motibatua eta enpatikoa bazara, pertsonekin komunikatzeko prest bazaude, dibertsitatea errespetatzen baduzu eta pertsonen osasuna eta osasun gaiak interesatzen bazaizkizu, etorri gure Uda Campusera!

JARDUERAK

  • Zeintzuk dira osasun arloko zientziak? Osasuneko zientzien azalpena eta Euskal Herriko Unibertsitateak esparru horretako graduen aurkezpena.
  • Bizitza bat salbatzea zure eskutan egon daiteke. Lehen sorospenak ezagutzeko jarduerak: Bihotz – biriketa bizkortzea; istripuetarako lehenengo urratsak. Simulazio geletan larrialdietako prozedura batzuk egiten ikasiko dugu.
  • Osasunari buruzko informazioa behar dut. Dr. Google fidagarria da? Osasuneko informazio lortzeko interneteko datu-iturri fidagarriak erabili behar ditugu. Informatika gelan osasuneko informazio fidagarria  bilatzeko lehengo urratsak ematen hasiko gara.
  • Behaketa eta komunikazioa: osasuneko profesionalentzako ezinbesteko gaitasunak. Osasuneko profesionalek behaketa eta komunikazioa erabiltzen dute euren egunerokotasunean. Gaitasun horiek trebatzeko role playing teknika landuko dugu.
  • Matematika non eta osasun zientzietan! Osasun zientzietan ere matematika ezinbestekoa da. Informatika gelan, kalkulu orrien eta jokuen bitartez osasun zientzietako matematikaren erabilera ikusiko dugu.

INFORMAZIO OROKORRA

HIZKUNTZAK

Izen-emate orrian hautatutako hizkuntzaren arabera antolatuko dira taldeak.

IKASTAROAREN BARNE

  • 5 bazkari ikasle bakoitzeko Kimika Fakultateko eta Ospitale Guneko kafetegietan.
  • Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko simulazio geletara sarbidea eta mintegietako materiala.