EMERGENTZIAK

Emergentziak dira estutasun egoerak, baita jaiotzak ere. Bartzelonako Institut d’Humanitats-en Aula Oberta ereduari jarraituz, Kaxildak eta UPV/EHUko Gipuzkoako campusak hilabeteroko solasaldi zikloa zabaldu dute, non ikasleak, aktibistak, ikerlariak, idazleak, artistak, zientifikoak… elkartuko diren. Helburua da gure garaiko larrialdiei kasu egitea, konexioetarako, gogoetarako eta eraldaketarako gune batean nork bere lana erakutsiz.

Saio gehienak hilabeteko lehenengo asteazkenean egingo dira, Kaxildan, 19:00etan; kasu batzuetan ostegun goizean jarraitzeko aukera izango da. Saioz saioko harremana eten ez dadin, programak ez du izenbururik zehazten. Saio guztiak grabatuko dira eta UPV/EHUko kanalean jarriko dira ikusgai.

2019. urtean: 

  • Urriak 3: Antonio Casado da Rocha (UPV/EHU) eta Nerea Telleria (Fridays for Future Donostia, UPV/EHU)
  • Azaroak 6: Claudio Ibarra Varas (Universidad Metropolitana de Ciencias de la Educación de Chile) eta Alejandra Figueroa Reyes (Facultad de Ciencias Sociales de la Universidad de Chile)
  • Abenduak 4: Ignacio Mendiola Gonzalo (UPV/EHU) eta Abigail Cárdenas (UPV/EHU)

2020. urtean: 

Unibertsitate Hedakuntzako Bulegoa. Tel.  943 01 85 07. E-mail: gi-kultura@ehu.eus