Irakurketa taldeak

Irakurketa taldeak

Bi astean behin, asteazkenetan, 16:00etatik 18:00etara, Gipuzkoako campuseko kafetegian (I. M. Barriola zentroan) biltzen gara, gaurkotasuna duten euskarazko liburuak komentatzeko, fikzioa eta ez-fikzioa tartekatuz, patxadaz eta giro lasaian. 

2021-2022. ikasturtean entsegu bat eta eleberri bat elkarrekin irakurriko ditugu, biak klasikoak, biak euskarara itzuli berriak. Pentsamendu kritikoa eta zientzia fikzioa uztartuz, giza harremanak, erresistentziak eta berrikuntzak eztabaidatuko ditugu; baita bi liburu hauei buruzko elkarrizketa informalak eragindako beste edozein gai ere:

  • Hileko bigarren asteazkena: Ursula K. Le Guin, Oihan hitzean mundua (Igela, 2021). Taoismoaren, feminismoaren eta humanismo erradikalaren bidetik, zientzia fikziozko nobela labur horrek kolonizazioaz eta biolentziaz gogoeta eragiten du.
  • Hileko laugarren asteazkena: Henry David Thoreau, Walden (Katakrak, 2021). Bizitzan hartzen dugun jarreratik abiatu eta balio berrietan zehar bidaia etiko, politiko eta humano bat eskaintzen digu “liternatura”ren eta ekologismoaren klasiko horrek. 

Gehienezko edukiera bete arte, izen ematea libre eta doakoa da; talde batean baino gehiagotan parte har daiteke, baina erregulartasuna eskatzen da irakurketa erritmoari eusteko, plan honen arabera:

Oihan hitzean mundua:
• Urriak 13 (1. eta 2. kapituluak)
• Azaroak 10 (3. eta 4. kap.)
• Abenduak 9 (5. eta 6. kap.)
• Otsailak 9 (7. eta 8. kap.)
• Martxoak 9 (Aitzinsolasa eta Gibelsolasa)

Walden:
• Azaroak 24 (2-3. kap.)
• Abenduak 22 (4-9. kap.)
• Otsailak 23 (10-13. kap.)
• Martxoak 23 (14-16. kap.)
• Apirilak 27 (17-18. kap.)
(1. kapitulua ikasturtean zehar irakurriko dugu)

Izen ematea: 2021eko irailaren 15etik aurrera 
Dinamizazioa eta kontsultak: antonio.casado@ehu.eus 
Eman izena!!