Ekitaldiak

Ikasi Wikipedian editatzen!

Kokapena

Carlos Santamaria Zentroa
Plaza de Elhuyar 2 - 20018, Donostia - San Sebastián (Gipuzkoa)

Data

  • Hasiera: 2018/02/06 0:00
  • Amaiera: 2018/04/23 0:00

Deskribapena

Wikipedia munduko ezagutza guztia bildu nahi duen entziklopedia kolaboratibo eta askea da.

UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko errektoreordetzak eta ‘Euskal Wikilarien Elkartearekin batera, ‘EHU-Wikipedia 2018-I' izeneko 25 orduko Ikastaro/Lantegia antolatu du, hautazko ECTS 1 ematen duena. Ikastaroa aipatutako campuseko ikasleentzat dago zuzendua.

Izena emateko epea otsailaren 6tik 14ra izango da eta honako helbide elektronikora bidali beharko da eskaera:  vicer.campus-gipuzkoa@ehu.eus

Formakuntza otsailaren 15ean izango da, 15:00tik 18:00etara, campuseko liburutegi nagusian (Carlos Santamaria Zentroa). Wikitutoritza aldiz apirilaren 23ean izango da, 14:00tik 16:00etara, aipatutako leku berean (Liburuen Egunaren ekitaldietan). Ekitaldia apirilaren 23ean izango da, 13:00etan, Carlos Santamaria Zentroko Andrestegi aretoan .