Junior Enpresak

Junior Enpresak irabazi-asmorik gabeko gazte-elkarteak dira. Unibertsitate-ikasleek eratzen eta kudeatzen dituzte. Beren unibertsitateek, aldi berean, laguntza materiala eta pedagogikoa eskaintzen diete. Junior Enpresek aholkularitza lanetan dihardute batez ere eta bezero ezberdinak dauzkate: enpresak, elkarteak, erakundeak eta enpresa taldeak. Horrela, unibertsitatetik enpresa-mundura gerturatzen dira kideak.
Junior Enpresak UPV/EHUko Gipuzkoako campusean:  

  • JUNE Junior Enpresa irabazi-asmorik gabeko elkartea da, Eskolako ikasleek osatuta eta kudeatuta dago, eta honako helburu hauek ditu: enpresa-ekimenak sustatzea, ikasleek ikasketen bidez eskuratutako ezaguera teoriko-praktikoak garatuko dituzten proiektuetan parte har dezaten sustatzea, eta ikasleen prestakuntza integrala bultzatzeko jarduerak antolatzea.
  • Junior Enpresa Dinitek Unibertsitate eskola politeknikoko espezialitate ezberdinetako ikasleek osatzen dute. Talde honek era askotako proiektuak egiten ditu, adibidez: prozesu kimikoen kontrola, prozesadore bidez kontrolatutako teknika aurreratuak edo 2D y 3D diseinu informatikoak.
  • Magna SIS Junior EmpresaMagna SIS Donostiako Informatika fakultateko unibertsitate ikasleez osatutako eta beraiek osotasunean kudeatutako enpresa bat da. Bere helburu nagusia ikasleen eskura dagoen tresna bat izatea da lan-eskarmentua lortzeko jasotako jakintza akademikoak benetako enpresa proiektuetan aplikatuz. Ekimenak Informatika Fakultatearen Dekanotzaren onespena eta laguntza jasotzen du (Dekanotzak Fakultateko bulego bat Magna SIS-en esku uzten du enpresaren egoitza bezala erabiltzeko) baita zentroaren irakasleriaren aholkatzea ere.
  • Junior empresa Fabrica-T onurarik gabe elkartea da, Arkitektura GETko ikasleek kudeatutakoa. Etekinak ikasleen prestakuntzarako eta diseinu digitalarekin erlazionatutako jardueretan inbertitu egiten dira.

Informazio gehiagorako jarri zaitez harremanetan Junior Enpresen Euskal Federazioarekin. Aipatutako junior enpresak federazioaren kide dira.