Kantugintza tailerra Andoni Tolosarekin "Morau"

Jolas bat proposatuko dizuegu Mikel Laboa Katedraren laguntzaz antolatutako tailer honetan. Talde bat sortu eta arrakastara eraman beharko duzue, saioz saio, sortzen zaizkizuen erronkei aurre eginez. Musika talde baten ibilbidea egingo dugu, pausoz-pauso.

Musikagintzarekin lotutako hainbat gaiez hausnartuko dugu eta horiek irudiztatzeko euskal musikagintzaren azken 50 urtetako historiatik adibideak hartuko ditugu.

Bide batez, egungoa ahalbideratu duten musikari eta taldeen (ezezagunak asko) errepasoa egingo dugu kantuak entzunez, batzuetan zuzenean musikari gonbidatuekin (MICE azaroaren 26an eta Petti abenduaren 17an), eta abenduaren 3an "10 aholku hasiberria den musikari batentzat" solasaldian izango dugu Koldo Otamendi (Musika zuzenean) eta Jon Eskisabelekin (Badok).  

 

Irakaslea: Andoni Tolosa “Morau”
Folk-rock kantautore honek “gizartearen kronistatzat” hartzen du bere burua, eta ironiaz eta xamurtasunez beteriko kantuak plazaratu ditu orain arte grabatu dituen sei diskoetan. Komikigintzan aritutakoa da, eta Satorrak poesia liburua argitaratu du. 

 

Ordutegia: astearteak 15:30-18:00
Egutegia: 2019ko urriaren 8tik abenduaren 17ra
Ordu kopurua: 25 ordu
Izena emateko epea: ITXITA
Izena emateko araudia
Prezioa: 60 euro
Hizkuntza: Euskara
Hautazko kreditu bat. Ziurtagiria lortzeko ikastaroa osorik egin behar da.

 

Unibertsitate Hedakuntzako Bulegoa. Tel.  943 01 85 07. E-mail: gi-kultura@ehu.eus