Masterclass Koldo Vío

Master Class: ANTZERKIA ESKUHARTZE SOZIO-HEZIGARRI TRESNA MODUAN. ANTZERKI SOZIALA

Irudia

Hezkuntza formalean zein ez-formalean, helburu sozio-hezitzaileak dauzkaten tailerrak eta esku-hartzeak burutzeko metodologia bat aurkeztuko da, non tresna nagusia antzerkia izango den baina baita beste espresio lengoaiekin konbinatuta ere.   

Faseak, zein erabili daitezkeen tresnak eta teknikak aurkeztuko dira. Arreta berezia emango zaio antolaketari lanaren faseetan: egoeraren estimulazioa/sortzea, ikerketa, partaideen iritziak eta oihartzunak, ikerketa eta entrenamendu sortzailea erabakietan, eta ebaluazioa/gogoeta.

Fase hauek Antzerki Aplikatuaren antzerki metodo ezberdinetatik ateratako tekniken bidez landuko dira. Augusto Boalen Antzerki Zapalduaren teknikak zein Jonathan Neelands eta Tony Gooden Konbentzio Dramatikoak modu arruntagoan erabili eta aurkeztuko dira.  

Lan guzti hau antzezlanak sortzeko eratortzeko moduari buruzko lerro batzuk emango dira (Komunitate-antzerkia, Dokumentu-antzerkia, Foro-antzekia…).

KOLDOBIKA G. VÍO: Antzerki pedagogoa, Zuzendaria. Maisua eta Gizarte hezitzailea. Ramón Llull Unibertatean “Teatro e intervención socioeducativa” eta Portoko Unibertsitatean “Teatro: uma Ferramenta na Intervenção em Contextos Sócio-Educativos” Graduondoetan irakaslea. Bilboko Nazioarteko Txontxongilo Jaialdiaren Zuzendaria eta 2015 urterarte Greziako Txontxongilo eta Pantomima Jaialdiaren zuzendaritza-kidea, Nazioarteko Antzerki Sozialaren Topaketaren Zuzendari pedagogiko eta koordinarzaile moduan. National Theatre of North Greece Eskola Dramatikoan irakaslea izan da. Ikuskizkuzun asko zuzendu ditu, bai profesionalekin baita talde komunitarioekin ere, bereziki aipagarriak dira National Theatre of North Greece-rako egindakoak.

Eguna: azaroak 17
Ordutegia: 15:30etatik 19:30era
Lekua: Psikomotrizitate gela (HEFA 2)
Hizkuntza: Gaztelania
Prezioa: 10€ / Bazkideentzat doan
Ordaintzeko honako kontu-zenbaki honetara transferentzia bat egin beharko da: ES58 3035 0235 232350044686. Izen-abizena adierazi behar dira.
Izena eman!