Mugikortasuna

CAMPUSERA BIZIKLETAN

Bidegorri sare zabal batek lotzen du UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko Ibaeta gunea gainerako hiriguneekin. Halaber, Campuseko puntu ezberdinetan bizikletak aparkatzeko toki bereziak daude eta Carlos Santamaria zentroaren parean Donostiako udalaren bizikletak alokatzeko leku bat dago.

Gipuzkoako Campuseko errektoreordetzak burutu dituen Campusera bizikletaz hurbiltzeko sentsibilizazio eginkizunen barruan, Ignacio María Barriola zentroko etxabeetan gune bat moldatu du bizikleten konponketa errazteko. Gune honetan behar duenarentzat erremintak, puzgailuak eta baita erabiltzen ditugun bizikleten zulaketak eta bestelako ustekabeak konpontzeko egitura bat eskuragarri daude.    

Halaber, Ignacio Mª Barriola eta Elbira Zipitria zentroetako atezaindegietan bizikleten gurpilak konpontzeko partxeak eta itsasgarriak utzi dira.

AUTOA PARTEKATU

Proiektua Gipuzkoako Campuseko Errektoreordetzaren ekimenari esker sortu da unibertsitate elkarteko kideen artean autoaren erabilera arrazoizkoagoa bultzatzeko xedez. Zerbitzu honek Gipuzkoako Campusera zein UPV/EHUko beste Campusetara joatekoak diren pertsonak harremanetan jar daitezen tresna izan nahi du, baita beste helmugak dituzten bidaietan autoa partekatzeko ere, harreman horiek erraztuz.

HELBURUAK

  • Unibertsitate elkarteko kideei aukera berri bat eskaini euren joan-etorriak erraztuz beti ere mugikortasunaren arloan jasangarritasun irizpideak balioztatuz.
  • Ibilgailu pribatuek sortutako energiaren kontsumoa eta kutsadura gutxitzea .
  • Espazio publikoaren erabilera hobetzea

MUGI TXARTELA

UPV/EHUko Gipuzkoa campuseko errektoreordetzak garraio publikoaren alde jokatzen du, horregatik Ignacio Mª Barriolan zentroan dagoen Erreprografia zerbitzuak ikasle eta langileei mugi txartela kargatzeko aukera eskaintzen die