"MUSIKA ETA HITZA CAMPUSARI JARRI"

UPV/EHUk Musikene eta Universidad de Navarrarekin (Tecnun) batera goi hezkuntzako hiru erakunde hauetako edozein zikloko ikasleei zuzendutako lehen Lehiaketa kooperatiboa antolatu du.

1. Talde bakoitzak MUSIKA ETA  LITERATURA-TESTUEN KONBINAZIO bat ala gehiago proposatuko ditu.

• Musika Youtuben dagoen grabazio bati lotutako esteka bidez aurkeztu beharko da.

• Izaera literarioko eta Euskal Autonomia Erkidegoaren hizkuntza ofizialetakoren batean idatzitako testuak gehienez 300 hitzeko luzera izango du eta erabilitako musikaz nolabait arituko da.

• Hitzak edota musika unibertsitate bizitzari buruzko alderdi bati buruz izan beharko dira.

2. SARIAK:

• Konbinazio onena: EHUdendako eskola tresneria eta beste produktu batzuengatik aldatu daitekeen 400 euroko balioa duen txartela.

• Bigarren konbinazio onena:, EHUdendako eskola tresneria eta beste produktu batzuengatik aldatu daitekeen 300 euroko balioa duen txartela.

• Hirugarren konbinazio onena: EHUdendako eskola tresneria eta beste produktu batzuengatik aldatu daitekeen 200 euroko balioa duen txartela.

3. PARTE-HARTZAILEAK: Taldeak 2-4 lagunek osatuko dute eta izaera mistoa izango dute, hau da, bi taldekide, gutxienez, entitate antolatzaile ezberdinetako ikasleak izango dira. Adibidez: Musikeneko ikasle 1 + UPV/EHUko ikasle 1, Tecnuneko 2 ikasle + Musikeneko ikasle 1, Tecnuneko 2 ikasle + UPV/EHUko 2 ikasle, etabar.

4. PROPOSAMENAK AURKEZTEKO EPEA: 2017ko abenduaren 31a.

 

 

• Unibertsitate Hedakuntzako Bulegoa: Tel. 943 01 85 07. E-mail: gi-kultura@ehu.eus

• Musikene- Musikeneko Kanpo-Harremanen Zuzendariordea: Tel. 943 02 37 71. E-mail:  rel.externas@musikene.eus

• Tecnun-Subdirección de Alumnos: Tel. 943 21 98 77 (Ext. 2508). E-mail:  sdalumnos@tecnun.es