Breadcrumb

Normativa inscripción Mirada salvaje

BEGIRADA BASATIA CLOWN INPROBISAZIO TAILERRA: IZENA EMATEKO ARAUAK

  1. Izen-ematea UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko web-ean argitaratutako formulario bidez egin beharko da. Formularioa bete eta bidali ondoren konfirmazio mezurik jasotzen ez baduzu, inprimakia posta elektroniko bidez bidali dezakezu ondorengo helbidera: gi-kultura@ehu.eus 
  2. Izena emateko datak: 2022ko urtarrilaren 24tik otsailaren 4ra. 
  3. Ordaintzeko honako kontu-zenbaki honetara transferentzia bat egin beharko da: ES58 3035 0235 232350044686. Izen-abizena adierazi behar dira.
  4. Izen-ematea ez da ontzat hartuko, dagokion ordainagiria aurkeztu arte.
  5. Ikastaroa hasi ondoren, ezin izango da matrikularen zenbatekoa berreskuratu.
  6. Ikastaroak hasteko, gutxienezko pertsona-kopuruak izena behar bezala eman behar izan du, ikastaroa hasi baino hiru egun lehenago. Era berean, ikastaroetan gehienezko ikasle-kopuru bat ezarri da, kalitatea bermatze aldera.
  7. Ikastaro bat ezinbesteko arrazoiengatik edo behar beste izen-emate ez dagoelako bertan behera uzten bada bere hasiera data baino lehen, izena emana zuten pertsonei dirua itzuliko zaie.
  8. Antolatzaileek eskubidea daukate irakasleak arrazoi justifikatuengatik aldatzeko.
  9. Hautazko kredituak emateko (Graduko ikasketetan kredituak transferitu eta onartzeko arautegia - EHAA, 119 zk. 2012ko ekainaren 19) kontutan izango da bai eskoletara joan izana, eta baita irakaslearen balorazioa ere.