Hondakinak

MURRIZTAPENA

Jakin badakigu hondakin hoberena dela sortzen ez dena. Eta jakin behar duzue ere, denok hondakinen kopurua murrizten lagundu dezakegula.
Horregatik, hondakin gutxiago sortzeko asmoz, urte batzuk dira UPV/EHUko Gipuzkoako campuseko errektoreordetzak unibertsitate kideen ohiko jokaerak aldatzeko lanean diharduela.

BERRERABILPENA

Gipuzkoa campuseko unibertsitate kideen artean, gero eta gehiago dira hondakinen prebentzioarekin sentsibilizatuak dauden pertsonak eta beraien unibertsitate ingurunean beraien harri-koskorra ekartzen dutenak.
Gipuzkoako campuseko errektoreordetzaren iritziz, campus eta UPV/EHU osoaren onurarako da campusean hondakinen berrerabilpen arloan egiten diren ohitura onak ikusaraztea. Horregatik, Gipuzkoako campusak unibertsitateko ordezkarien arteko koordinazioa indartzeaz gain, arlo honetan sortzen diren ekimenen komunikazioa eta difusioa gero eta gehiago areagotzen ari da.

HONDAKINEN BEREIZKETA ETA BIRZIKLAPENA

Campusean, hondakinak bereizteko eta kudeatzeko zenbait bide erabiltzen dira, hondakin motaren arabera.