zuBisualak

Irudia
Egilea: Iñaki Martiarena "Mattin"

Nola trasmititzen dut infomazioa? Nola antolatu informazioa eta erraztu komunikazioa? Gehiegizko informazioa arindu behar dugu. Erraztu. Marrazkia tresna indartsua da horretarako. Informazioa marrazki bidez antolatu, adierazi eta ikertuko dugu. Lantegi praktikoa. Egiten ikasiko dugu. Prozesua , bidea da garrantzitsuena.

Bi zati ditu tailerrak: 

  • Lehen zatia: Lanabesa grafikoak ezagutu: kontzeptuak marrazki bidez adierazi.
  • Bigarren zatia: Norberak bere egitasmoa abiatu eta garatu. Egitasmoa edozein izan daiteke: literarioa (komikia, album ilustratua...), pertsonala (egunerokoa antolatu…) diseinua, enpresa eremukoa…

Zubisualak gune bat da. Partekatu, ikertu eta elkar aberasteko. Zubi bisualak eraikiko ditugu, komunikazioa izan dadin. Igorlea eta jasotzailearen artean. Lanabesa grafikoak ezagutuko ditugu.

Nork parte hartu dezake? Interesa duen orok. Ez da beharrezkoa marrazten jakitea.

Bidelaguna: Iñaki Martiarena"Mattin". Informazio Zientzietan Lizentziatua da. Informazioa bisualki antolatzen esperientzia du. Literatura zein informazio egitasmoak burutu ditu.

Ordutegia: astelehenak 17:00 - 19:30
Egutegia: 2022ko otsailaren 21etik maiatzaren 2ra
Ordu kopurua: 25 ordu
Eman izena: 2022ko urtarrilaren 24tik otsailaren 11ra
Izena emateko araudia
Prezioa: 60 euro
Hizkuntza: Euskara
Irakaskuntza modua: presentziala
Hautazko kreditu bat. Ziurtagiria lortzeko ikastaroa osorik egin behar da.

Unibertsitate Hedakuntzako Bulegoa: Tel. 943 01 85 07. E-mail: gi-kultura@ehu.eus