Breadcrumb

Edukia

Erakusketa: Ingurumen iraunkorra, pobreziaren kontra borrokatzeko

Irudia

Eskolako 3. mailako ikasleek Zabalketa eta Icli GKEekin partu hartu dute Wukroko (Etiopia) hornidura eta saneamendu proiektu batean. “Ingurumen iraunkorra, pobreziaren kontra borrokatzeko” erakusketan ikusi dezakezu Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolan martxoaren 16a arte.

Erakusketa honen helburua da Gipuzkoan kontzientzia kritikoa sustatzea ekosistemen erabilera ez-iraunkorrak munduko pobrezia-egoerei eta genero-desberdintasunei dagokienez eta kausa-erlazio hori ikusgai egin.

Proposamen honek Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntza du eta Pobreziaren aurkako borrokan Ingurumen Jasangarritasunaren aldeko nazioarteko sareak bultzatzen du. Gaur egun sare hau  Gipuzkoako 8 GGKEk osatzen dute: Zabalketa, Ingeniería para la Cooperación ICLI, Mundukide, Tau Fundazioa, UNESCO Etxea, Etiopía Utopía, Egoaizia eta Behar Bidasoa.