Home_Cabecera

Menua Webgunearen menua ireki/itxi

Edukia

Euskararen Nazioarteko Eguna ospatuko dugu GIEn

Lehenengo argitaratze data: 2021/11/30

Abenduaren 3a dugu Euskararen Nazioarteko Eguna; aurten ostiral batean suertatu zaigunez, aste osoa hartuko dugu UPV/EHUn euskararen astea ospatzeko. 

 

Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako Eibarko atalean, ostegunean, abenduaren 2an, ospatuko dugu Euskararen Nazioarteko Eguna.

10:45ean hasi eta 11:45era, bertsolari gonbidatuak eta Eskolako pertsonal zein ikasleen ekarpenak entzuteko aukera izango dugu Eskolako azterketa gelan.  

17:00etan, herri kirolak izango ditugu Unibertsitate ondoko polikiroldegian.

Euskara buruan ibili munduan! Etorri gurekin euskararen eguna ospatzera!

 

Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako Donostiako egoitzan, ostiralean, abenduaren 3an, ospatuko dugu Euskararen Nazioarteko Eguna.

11:30etan hasiera ekitaldia eta ordu berean MUS txapelketa hasiko da. 13:30ean SOKATIRA txapelketa eta 14:00etan SARI banaketa.