Breadcrumb

Edukia

Eskolako Gradu Amaierako Lanen esleipena: Urriko deialdia

Lehenengo argitaratze data: 2021/10/19

Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako irakasleek eskaintzen dituzten GrALen zerrenda aste betez egongo da GAURen argitaratuta.

Eskaera GAURen bidez egin behar da eta gehienez 3 GrAL aukera ditzake ikasle bakoitzak (Eskolako irakaslegoak eskainitako 3 GrAL. Enpresek eskainitakoak ez dira esleipen honetan sartzen).

GrALaren gaia esleitzeko bete beharreko baldintzak: Titulazioa eskuratzeko gehienez 72 ECTS kreditu geratzea, GrALaren 12ak barne, eta eskolan Gradu batean matrikulatuta egotea.

DONOSTIAKO IKASLEAK:

Esleipenerako egutegia:

  • GrALen eskaintza argitaratzea GAURen: 2021eko urriaren 25a.
  • Eskaria egiteko epea GAURen: 2021eko urriaren 25etik 31ra
  • Esleipena GAURen: 2021eko azaroaren 2tik 5era.

 

EIBARKO IKASLEAK:

Esleipenerako egutegia:

  • GrALen eskaintza argitaratzea GAURen: 2021eko urriaren 18a.
  • Eskaria egiteko epea GAURen: 2021eko urriaren 18etik 27ra
  • Esleipena GAURen: 2021eko urriaren 29an.