Breadcrumb

Edukia

Praktikak eta Emplegua jardunaldia (PrEp3) Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolan

Ikasleak PrEp3 jardunaldian Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolan

Praktikak eta Enplegua jardunaldia (PrEp3) ospatu zen atzo, uztailaren 15a, Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolan. Jardunaldi honen helburua enpresa gure eskolako ikasleei hurbiltzea da.

Gure inguruneko enpresa eta erreferenteek kontratatu beharreko pertsonengan bilatzen dituzten gaitasunak laburtu zituzten beren aurkezpenetan, eta ondoren, elkarrizketak egin eta ikasle parte-hartzaileen curriculumak jaso zituzten.