2019-2022 Plan Estrategikoa

2019ko apirilean Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako lehenengo Plan Estrategikoa onartu zen, 2019-2022 aldirako definitua. Mugarri garrantzitsua izan da, EIG-GIE Zentro berria baita, 2016an elkarrekin hasi zirenetik bi Eskola batzetik sortu dena.

Planaren hausnarketa- eta lantze-prozesuan, Zentroa osatzen duten talde desberdinetako kideek eta kanpoko interes-taldeek parte hartu dute. Dokumentuan zehar, hausnarketa estrategikoaren prozesuaren ondorioz definitutako helburu estrategikoak jasotzen dira, bai eta helburu horiek lortzeko eta gauzatzeko planteatzen diren ekintzak ere.